1917ko otsailetik 1917ko urrira artean, 1917ko Urriko Iraultza Sozialista ahalbideratu egin zutengauza asko gertatu ziren. Baita ere 1917ko Urriaren osteko aste eta hilabeteetan. Iraultza bat finean, nazio baten klase sozial aurrerakoien (eta erreakzioz, atzerakoien baita) energia guztien askapena da, eta hori dela eta, gertakizunak bata bestearen atzetik ematen dira.
Atal honen bidez, 1917an Errusiak izan zuen eboluzio historikoa azaldu nahi dugu, gertakizunak ordenatuz eta hauen zergatia azalduz. Honek irakurleari lagunduko diolakoan gaude.
Oharra: Kronologia hau orduan Errusian erabiltzen zen “egutegi julinoaren” arabera egin dugu, hau da, gure egutegia (egun Errusian ere erabiltzen dena) baina 13 egun atzerago zihoan egutegia. Beraz, Urriko Iraultza urriaren 25 ematen da (egun, azaroaren 7an ospatzen da urteurrena), Emakumearen Nazioarteko eguna otsailaren 23an da, eta abar.
XIX. mendea, Errusiak 70 milioi biztanle ditu, %90a nekazariak dira, oraindik orain hiri-behargin gutxi dago, burgesia hasiberri batek eta Romanov dinastiak, Alexander II. buru, esplotatzen… Petrograden, otsailaren 23an (egun horretan bai Errusian eta bai nazioartean Emakume Langileen Nazioarteko Eguna ospatzen zen, nazioartean martxoaren 8a zen, orduko errusiar egutegia 13 egun… Otsailaren 24an, Petrograden greba orokorraren eguna izan zen. Bruce Lincoln historiagilearen kalkuluen arabera, 160.000 bat langilek grebara jo zuten, eta 200.000 bat pertsona bildu ziren… Otsailaren 25ean, aurreko egunetako matxinada handiagoa izan zen: 250.000 bat langile atera ziren kalera. Izan ere, egun hauetan, ez soilik industri langileak, baizik eta baita… Otsailaren 26an, errusiar Estatu tsaristaren krisia nabarmen ageri izan zen, batez ere Petrograden. (Richard Pipes historiagilearen arabera “krisia soilik Petrogradera mugatu zen (…) soldaduen altxamendu… Otsailaren 27an birsortu zen Petrogradeko Sobieta hau, arean Errusiako hiriburuan botere-hutsunea zegoen artean (dirudienez, birsorkuntzaren proposamena otsailaren 25an entzun zen lehen aldiz, baina Oskar Anweiler… Izen osoa “Norbanakoekin eta Erakundeekin Harremanak Arautzeko eta Hiriburuan Ordena Berrezartzen Laguntzeko Dumako Kideen Behin-Behineko Komitea” izena zuen organo hau otsailaren 27an sortu zen; joera… Otsailaren 27an protestak are handiagoak izan ziren Petrograden eta egun horren bukaeran, Petrograd osoa jada iraultzaileen eskuetan zegoen, Peio eta Paulo Gotorlekua (kartzela zena), Neguko… Otsailaren 28an, iraultzak Petrograden, geratzen ziren azken guneak hartzaz gain, beste hiri batzuek zipriztindu zituen, adibidez Mosku edo Baltikoko hiriak. Otsailaren 28 honen geroztik esan… Otsaileko Iraultzaren egunetan, otsailaren 27an zehazki bi botere-gune sortu ziren: alde batetik Dumako Kideen Behin-Behineko Komitea eta beste alde batetik Petrogradeko Sobieta: lehena, batez ere… Romanov dinastiaren 300 urte pasatxo eta Errusiar monarkiaren historia bukatu zuen dimisioa martxoaren 2an izan zen. Egun gutxitan tsarrak bere aldeko babes guztia galdu zuen,… Otsaileko iraultza erradikalen izan zen tokia, Itsaso Baltikoa izan zen, Petrograden bertan baino erradikalagoa; bai hirietan eta bai Itsas-Armadaren artean. Itsas-armadako arauak historikoki zeinen gogorrak… Martxoaren 3an, Nikolai IIaren abdikazioaren biharamunean, Behin-Behineko Gobernuak Mikhail Romanov Duke Handiaren estatusa zein izango zen zehaztu behar zuen, Nikolaik berarengan abdikatu baitzuen. Hala ere,… Leninek idatzi zituen gutun hauetan, ahal izan zuen moduan (Zurichera iristen zitzaion informazioa tantakakoa zen), Errusian otsaileko iraultzan zehar eta hurrengo egunetan gertatu ziren jazokizunen… Martxoaren 9an Nikolai Romanov koronela (ofizialki armadaren titulu hori mantentzen zuen) atxilotua izan zen. Martxoaren 2an abdikatu zuenetik, non zegoen ez zen oso ondo jakina… Zortzi egunetako laneguna, Errusian, 1917ko martxoan ezarri zen. Aldarrikapen hau, aspaldidanik langileen aldarrikapen bat izan zen, praktikoki maiatzaren 1a zortzi egunetako laneguna eskatzeko kanpaina batetarako… Behin-behineko Gobernuaren osaketarako negoziatutako programan tsarismoaren pe zigortutako preso politikoen amnistia azaltzen zen. Amnistia ematen zuen legea martxoaren 7an sinatu zuten. Askatutakoen artean, delitu politiko… Martxoaren 13an, boltxebikeek, Petrograden Matilda Kxesinskaia (polonieraz, Matylda Krzesińska) poloniar ballet-dantzari prima ballerina ospetsuaren eta Nikolai IIaren maitale ohiaren jauregia eurena egin zuten. Beraz, sinbolismo… Martxoaren 15ean Pravda egunkarian artikulu harrigarri bat atera zen, editorial bezala atera gainera (beraz, Alderdiaren zuzendaritzak idatzitakoa zen artikulua). Editorial horretan, (Sekreturik gabeko diplomazia deitutakoan,… Martxoaren 19an Petrograden milaka emakume manifestatu ziren, Behin-behineko Gobernuak emakumeen bozka-eskubidea berma zezan. Kalkuluen arabera, 40.000 bat emakume bildu ziren (Rex Wade edo Richard Stites… Martxoaren 23an egindako iraultzaren martirien aldeko hileta-manifestazioa, Otsaileko iraultzaren alde zeuden pertsonen arteko azken batasun-manifestazioetako bat izan zen, Orlando Figes historiagileak esan zuen moduan. Hileta… “Apirileko Tesiak”, otsaileko iraultza burgesaren eta Behin-behineko Gobernuaren ezarketaren ondoren boltxebikeek jarraitu beharreko estrategiaren hamar puntutako Leninek idatzitako laburpen baten izena zen. Apirileko Tesiek boltxebikeen… 1917ko apirilak 20an, Pavel Miliukov Behin-behineko Gobernuko Kanpo Arazoetarako ministro burgesak (demokrata-konstituzionalisten alderdikoak), Behin-behineko Gobernuak, tsarrak Ingalaterrako eta Frantziako inperialistekin sinatutako itunak errespetatuko zituela, eta… Apirileko egunen ostean eta Miliukoven dimisioaren ostean, Behin-Behineko Gobernuaren barne eztabaida bat sortu zen, hau da, Sobietetako ordezkariak Gobernuarekin bat egitera gonbidatzea eztabaidatu zuten (ordura… Kronstadteko itsas-armadaren hiri-baseko marinelek maiatzaren 16an hiriaren eta basearen kontrola Kronstadteko Sobietaren esku, eta ez Behin-Behineko Gobernuaren esku geratzen zela adierazi zuten. Hauxe izan zen… Maiatzean bildu zen kongresua, Errusia Osoko Nekazarien Sobietak bilduz, 1.115 ordezkarirekin (Errusia mailan biltzen zen lehen Sobieten Kongresua izan zen, Langileen eta Soldaduen Sobietena baino… Alderdi Eseristak maiatzaren 25ean hasi zuen bere III Kongresua, hain juxtu koalizio Gobernua eratu eta hilabetera. Koalizio Gobernuak Petrogradeko Sobietak (orduan eseristek eta mentxebikeek dominatutakoak)… Maiatz bukaeran egin ziren hauteskundeak, hasiera batean Petrograden soilik (Moskun ekainean egin ziren). Hauteskunde hauetan, auzoka, zinegotziak aukeratzen ziren, ez ordea hiri osorako Udal-talde bat,… Petrograden, 1917ko ekainaren 3tik 24ra burutu zen. 882 ordezkari zeuden bozka-eskubidearekin, eta datuen arabera, tokiko 305 Sobiet, probintzi-mailako 53 Sobiet eta 34 Sobiet militar ordezkatzen… Erantzun hau eman zion Leninek Tsereteliri Errusia Osoko Langile eta Soldaduen Sobieten Lehen Biltzar Nagusian, Tseretelik uztailaren 4ko hitzaldian “Errusian ez dago botere osoa bere… Ukrainako Radaren Idazkaritzak (hau da, batzorde exekutiboak), ekainaren 11n, Radaren Lehen Adierazpen Unibertsala egin zuen, Ukrainaren autonomia aldarrikatuz, “Errusiarengandik banandu gabe, ukrainar herriak bere lurrean… Ekainean, Lehen Mundu Gudaren kontestuan, Behin-Behineko Gobernua alemaniar frontea puskatzen saiatu zen, ofentsiba baten ondorioz. Ofentsiba honen ideologo nagusia Kerenski Guda Ministroa izan zen, horregatik… Ekainean guda inperialistaren jarraipenaren aurka eta Botere Sobietarraren alde burututako manifestaldi iraultzaile bat izan zen. Hasieran, Alderdi Boltxebikeak, ekainaren 10erako manifestaldi armatu bat deitu nahi… Pavel Durnovo tsarraren barne ministro ohi atzerakoi eta gorrotatuak Petrogradeko Viborg auzoan zuen etxaldea Otsailean Viborgeko zenbait langile erakundek (sindikatu anitz), anarkistek zuzendurik, okupatu egin… 1917ko ekainaren 23an, Finlandiako parlamentuak (Sejm), 1905etik indarrean eta sufragio unibertsalez aukeratua zenak –Finlandiak Errusiar Inperio barnean oso autonomia zabala izan ohi zuen- Finlandiaren burujabetza… Ukrainako egoera, ekainean Ukrainako Radak lehen unibertsalaren bidez modu aldebakarrean autonomia aldarrikatu zuenetik eta Behin-Behineko Gobernuak onartu ez zuenetik, indefinizio egoeran zegoen (honen posizioa, Asanblada… Uztaileko lehen egunetan, langile, soldadu eta marinel armatu batzuek osatutako manifestazio jendetsu armatu batzuek; Sobieten boterea aldarrikatzeko asmotan. Manifestaldi horiek, guda inperialistaren jarraipenaren kontra hasi… Uztaileko krisiaren manifestazioak zirela eta, Gobernuak boltxebikeak egin zituen errudun. Uztailaren 5ean bertan, Polovtsevek gidatutako junker tropek, Pravda eta Soldatskaia Pravda egunkariak eta Trud inprimategia… Uztailaren 8an, Georgi Lvov lehen ministroak dimisioa eman zuen, eta bere karguan Aleksandr Kerenski eseristak ordeztu zuen. Lvoven dimisiorako arrazoiak bi izan ziren: alde batetik… Uztailaren 19an, Kerenskik Aleksei Brusilov jenerala armadaren goi-kargu bezala (eta Kerenski Guda-ministro zenean izendatua izan zena, eta Kerenski Ofentsiban armadaburu izan zena) Lavr Kornilov jeneralaz… Uztailaren 20an, Behin-Behineko Gobernuak ofizialki Asanblada Konstituziogilerako hauteskundeak atzeratu egin zituen eta data berria azaroan ezarri zuen (ordura arte iailean zen). Hala ere, lehen aldiz,… Uztailaren 26an hasi zen Alderdi Boltxebikearen VI Biltzar Nagusia, eta abuztuaren 3an bukatu zen. Biltzar Nagusia klandestinitate egoeran egin behar izan zen: Alderdia ilegalizatzeko ertzean… Abuztuaren 12an Moskun konbokatu zuen Kerenskiren Gobernuak, bere politikaren alde Estatuaren sektore ezberdinak azal zitezen. Hala ere, bertaratu ziren sektore gehienak antzinako erregimenaren aldekoak (militarrak,… Abuztuaren 18an hasi zen Petrograden, eta abuztuaren 26an bukatu. Ziva Galili historiagilearen arabera, 195 erakunde eta 200.000 militante ordezkatzen zituzten 220 ordezkarik hartu zuten parte…. 1917ko abuztuaren 21ean, alemaniar armadak Riga, Baltikoko hiri garrantzitsua, egun Letoniako hiriburua (orduan alemaniar etniako pertsona askoz populatua) hartu zuten. Baltikoko frontean, lerroak 1915etik alde… Korniloven Estatu-kolpea abuztuaren 27an gertatu zen gertaera nahiko nahasia izan zen: alde batetik eskuinak eta eskuin muturrak Sobietak deusezteko, “diziplina berrezartzeko”, bestetik Kerenski eta Kornilov… 1917ko abuztu-irailean, pixkanaka, boltxebikeak tokiko Sobietetan gehiengoa lortzen hasi ziren. Prozesu honen ikurra (nahiz eta ez izan prozesu honen hastapena), irailaren 9an Lev Trotskik Petrogradeko… 1917ko irailaren 1ean Kerenskik Gobernu berri bat sortu zuen, bost kidez osatutakoa. Bost kideko Gobernu honek Korniloven kolpearen krisian, eta are aurrerago zituen erroak. Izan… Boltxebikeak, Korniloven kontrako borroka antolatu ostean, eta Goardia Gorria berriz armatu ostean, Alderdi bezala errehabilitatuta geratu ziren. Gainera, argi zegoen, abuztuaren 31ko bilerak erakutsi bezala,… Konferentzia Demokratikoa Langileen Sobieten Komite Exekutiboak eta Baserritarren Sobieten Komite Exekutiboak deitu zuten organo “ordezkatzaile” bat izan zen. Konferentzia Demokratikoak irailaren 14an hasi zituen lanak… Irailaren 25ean eratutako Gobernu hau, Urriko Iraultza Sozialista baino lehenago izan zen azkena, aurreko Gobernuak bezalaxe, eseristen, mentxebikeen eta kadeteen arteko koalizio-Gobernu bat izan zen… Irailaren 29an, Leninek Komite Zentralari bidali zion gutun batean Komite Zentral Boltxebiketik dimisioa emango zuela iragarri zuen eta “Alderdiaren antolakundeetan eta Biltzar Nagusian agitazioa egiteko… Urriaren 7an boltxebikeek aurre-parlamentutik ateratzea erabaki zuten. Aurre-parlamentutik aterako zirenaren adierazpena Trotskik irakurri zuen, eskuineko, eseristen eta mentxebikeen ordezkariek etengabe mozten eta iraintzen zutelarik. Urriaren… 1917ko urriaren 10ean, Petrogradeko Viborg auzoak, Alderdi Boltxebikearen historiako bilerarik garrantzitsuena burutu zen. Bilera Galina Flakserman militante boltxebikearen etxean egin zen, hain zuzen ere, etxe… Iparraldeko Sobieten Biltzar Nagusia 1917ko urriaren 11tik 13ra izan zen, eta bertan Petrogradeko eta Baltikoko (Rigako, Revaleko, Kronstadteko, Peterhofeko, Viborgeko, Helsingforseko, Baltikoko Itsas-armadako) Sobietak bildu… 1917ko urriaren 16an, Alderdi Boltxebikearen Komite Zentralak beste bilera bat egin zuen; Robert Service historiagilearen arabera “hiriburuaren iparraldeko auzo batean, Lesnoi izenekoan, izan zen”. Bilera… Urriaren 20aren data, irailaren bukaeran, hau da, Konferentzia Demokratikoa bukatzerakoan ezarri zen. Petrogradeko Sobieta izan zen Errusia Osoko Langileen Sobieten Biltzar Nagusi berri batetarako ideia… Urriaren 18an, mentxebikeen ezker ildoarekiko hurbilekoa zen Novaia Zhizn egunkarian Kamenevek sinatutako gutun bat argitaratu zuten, honen eta Zinovieven izenean Alderdiak matxinada prestatzeko hartu zuen… Aurreko egunetan, iraultza geratzeko saiakera batzuk eman ziren, bai militarrak edo ordenaren arlokoak eta bai politikoak, hots, azaleko emakida batzuk ematea konprometitzea. Horietako bat, alemaniarrak… Urriaren 25ean, Petrograd hartzeko plana hasi zen, Leninen ustez “24an goizegi zatekeen, oraindik ordezkari asko Biltzarrera heldu gabe egon daitezkeelako, eta 26 ordea, beranduegi, Biltzarra… Avrora (Egunsentia, edo mendebaldean “Aurora” izenez ezagutua) ontziak hasi zuen Neguko Jauregia hartzeko keinua, urriaren 25eko gauean. Ontzi honen kanoikadak Iraultzaren ikurretako bat izan ziren…. Errusia Osoko Langileen eta Soldaduen Sobieten II Biltzar Nagusia Petrograden hasi zen urriaren 25ean. Biltzar honetan soilik soldaduen eta langileen Sobietak egon ziren, izan ere,… Neguko Jauregia hartzea Urriko Iraultza Sozialistaren ikurra izan zen gertakaria zian zen, Iraultzaren irudi sinbolikoa. Egun, Iraultza hori “Neguko Jauregia hartzea” aipatzen da. Finean, sinbolismo… Urriaren 25 eta 26 arteko goizeko bostak eta laurden aldera, jada Petrograd osoa iraultzaileen eskuetan zegoelarik; Sobieten Biltzar Nagusiak egun hartako azken adierazpena egin zuen…. Kerenski-Krasnov matxinada, urriaren 25ean Kerenskik, uzkailia izatear zegoela Petrogradetik alde egin ostean, hiriaren kanpoan bera berriz boterean jartzeko helburuarekin Petrograd berriki gorriaren aurka tropak biltzeko… Lehen egunetan, Gobernu Sobietar berriak zenbait dekretu atera zituen, lehena Bakearen gainekoa eta bigarrena Lurraren gainekoa zirelarik. Urriaren 26an, goizez, Leninek, Sobieten ordezkarien aurrean lehen… Urriaren 26tik 27ra doan goizaldeko ordu bi eta erdietan, Gobernu Sobietar berria sortu zen, Herri Komisarioen Batzordea, Sovnarkom (Soviet Narodnikh Kommisarov) laburduraz ezagutua. Sovnarkom hau… Urriaren 26an hasi eta hurrengo egunetan, Aberriaren eta Iraultzaren Defentsarako Komiteak deituta edo honen babesarekin, Petrogradeko sektore publikoko enplegatuak, grebara joan ziren. Greba hau, batez… Petrograden boltxebikeek boterea lortu eta egun gutxitara, inguruan matxinada kontrairaultzaileak zirelarik, eta Moskun ere borrokak ematen zirelarik; Trenbideen Sindikatuaren (Vikzhel) bultzadaz alderdi sozialista ezberdinen arteko… Junkerren matxinada, 1917ko urriaren 29an Petrograd barruan eman zen matxinada kontrairaultzaile bat izan zen, junkerrek (ofizialen eskola elitista batetako ikasleek, ofizial gazteek) eginikoa, eta Oliver… Alderdiaren barruan, 1917an zehar bi ildo nagusiren arteko krisia izan bazen ere, Vikzhelek bultzatutako negoziazioek pott egiteak, nolabaiteko krisia azaleratu zuen; eskuineko ildoaren jarraitzaile garrantzitsu… Urriko iraultza normalean Petrograden gertatutako jazokizunekin lotzen badugu, hau Errusian barrena nola hedatu zenaren eta beraz Estatu boltxebikea Errusian nola eraiki zen azaldu behar dugu…. Ukrainako Radak, 1917ko azaroaren 7an bere Hirugarren Unibertsala atera zuen, Ukrainako Errepublika Nazionala “Errusiari lotura federalez atxikitako Estatu gisa” aintzatetsiz. Radak, bere burua (eta ez… Asanblada Konstituziogilerako hauteskundeak 1917ko azaroaren 12an izan ziren, nahiz eta toki batzuetan hurrengo datetan burutu ziren (Richard Pipesen arabera, Moskun azaroaren 19 eta 21 artean… 1917ko azaroaren 12an eman zitzaion hasiera Emakumeen Konferentzia honi; hala ere, Urriko Iraultzaren aurretik, Rabotnitsa (“Emakume Langilea”) emakume boltxebikeen argitalpenaren inguruan jada emakumezko langileen biltzar… 1917ko azaroan, boltxebikeek, Bielorrusiako Mogilev (Mahialau) herrian zegoen Errusiar Armadaren Estatu Nagusiaren (Stavka) kontrola hartu zuten, iraultzaren boterea finkatzeko urratsa garrantzitsua eman zutelarik. Izan ere,… Azaro eta abendu artean, orain arte alderdi bakarraren, Alderdi Boltxebikearen, esku zegoen Sovnarkomen ezkerreko eseristen alderdiko ordezkariak sartu ziren herri-komisario gisa. Alderdi honek, Iraultzaren aurreko… Baserritarren Sobieten Komite Exekutiboa, Urriko Iraultzaren kontra azaldu zelarik (ez soilik Sobieten II Biltzar Nagusian parte hartzeari uko eginez, baizik eta baita ere Aberria eta… Azaroaren 28an Gobernu Sobietarrak Alderdi Kadetea legez kanpo utzi zuen. Arrazoia, kadeteek “Asanbladako Konstituziogilearen defentsarako” manifestazio kontrairaultzaile bat antolatu izan zutena izan zen (esan beharra… 1917ko abenduan, Errusia Sobietarrak nazioarteko bere lehen akordio handia lortu zuen, alemaniar tropekin su-etena sinatuz. Bi arrazoi zeuden horren atzean, alde batetik bakearen aldeko herri-eskakizuna,… 1917ko abenduaren 6an Finlandiak independentzia aldarrikatu zuen, Sobietar Gobernuak ofizialki abenduaren 18an onartu zuelarik. Paradoxikoki, independentzia hau Petrograden eta Helsinkin politikoki guztiz aurkakoak ziren bi… 1917ko abenduaren 12an, Kharkoven, Ukrainako Sobieten I Biltzar Nazionalean, Ukrainako Sobieten Errepublika Nazionala (izen ofizialez Ukrainako Langileen, Baserritarren, Soldaduen eta Kosakoen Sobieten Errepublika Nazionala) aldarrikatu… 1917ko abendu aldera, boltxebikeen aurkako militarren eta politikarien bilgune bihurtu zen Don Eskualde Kosakoa. Egia esan, Urriko Iraultzaren aurretik, Dongo Kosakoen Atamana zen Aleksei Kaledinek… 1918ko urtarrilaren 15ean, Sovnarkomek ofizialki Armada Gorriaren antolakuntzari buruzkoa deitutako dekretua eman zuen. Beraz, Langileen eta Nekazarien Armada Gorria fundatzeko agindua eman zuen. Mikola Podvoiski…
Aurrekariak
Emakume Langileen Nazioarteko Eguneko manifestazioak
Greba orokorra Petrograden
Barrikadak eta bortizkeria Petrograden
Tropen altxamenduak eman dira Petrograden
Petrogradeko Sobietaren birsorkuntza
Dumako Kideen Komitearen sorrera
Petrograd iraultzaileen kontrolpean
Iraultza Errusian zehar zabaltzen da eta Lehen Zenbakidun Ordena sinatua da
Behin-Behineko Gobernuaren eraketa
Tsarraren dimisioa
Baltikoko ofizialen hilketak
Mikhail Romanovek tronuari uko
Leninen “urrutiko gutunak”
Tsarraren atxiloketa
Zortzi ordutako lanegunaren ezarpena
Siberian deportatuak itzultzen hasi dira
Boltxebikeek Kxesinskaiaren jauregia okupatzen dute
Kameneven Pravdarako editorial polemikoa
Emakumeen bozka-eskubidearen aldeko manifestazio handia
Iraultzaren martirien aldeko hileta-omenaldia
Apirileko Tesiak
1917ko apirileko manifestazioak
Koalizio-Gobernuaren eraketa
1917ko maiatzeko Kronstadteko adierazpena (altxamendua)
1917ko maiatzeko Baserritarren Sobieten Biltzar Nagusia
Alderdi Eseristaren hirugarren kongresua
Petrogradeko Udal-dumetarako hauteskundeak
Errusia Osoko Langileen Sobieten I Kongresua
“Bazegok alderdi hori!”
Ukrainaren autonomia adierazpena
Kerenski ofentsiba
Ekaineko manifestazioa
Durnovoren etxaldearen okupazioa
Valtalaki (Finlandiako burujabetza adierazpena)
Ukrainaren autonomia onartzea eta kadeteek Gobernutik dimititzea
Uztaileko Egunak
Boltxebikeen kontrako jazarpena
Kerenski, lehen ministro izendatua
Kornilov, armadaren buru izendatua
Emakumeen bozka-eskubidea ofizialki onartua
Alderdi Boltxebikearen VI Biltzar Nagusia
Moskuko Estatu-konferentzia
Mentxebikeen “batasun-kongresua”
Alemaniarrek Riga hartzen dute
Korniloven Estatu-kolpea
Sobieten boltxebizazioa
Direktorio-Gobernua eratu da
Boltxebikeak kartzelatik ateratzen hasi dira
Konferentzia Demokratikoa deitzen dute
Gobernu berria eratu du Kerenskik
Lenin dimisiotik gertu?
Boltxebikeak Aurre-parlamentutik ateratzen dira
Komite Zentral Boltxebikearen bilera erabakigarria
Iparraldeko Eskualdeko Sobieten Biltzar Nagusia
Urriaren 16ko Komite Zentral Boltxebikearen bilera
Sobieten II Biltzar Nagusia, atzeratua
Traizioa Alderdi barruan? Kamenevek eta Zinovievek Alderdia salatzen dute
Iraultza geldiarazteko saiakerak
Petrograd boltxebikeen esku
Avrora ontziaren kanoikadak
Sobieten II Biltzar Nagusiaren hasiera
Neguko Jauregiaren gaineko erasoa
Sobieten Biltzar Nagusiaren adierazpena, Botere Sobietarraren aldarrikapena
Kerenski-Krasnov matxinada
Lehen dekretuak: Lurraren gaineko dekretua eta Bakearen gaineko dekretua
Sovnarkomen (Herri-Komisarioen Batzordearen) sorrera
Funtzionarioen greba mentxebike-eserista
Vikzhel sindikatuak bultzatutako negoziazioak
Junkerren matxinada
Krisia Alderdi eta Gobernu boltxebikean: dimisioak
Iraultzaren hedapena Petrogradetik Errusia osora
Ukrainako Radaren adierazpen antisobietarra
Asanblada Konstituziogilerako hauteskundeak
Petrogradeko Emakume Langileen Lehen Konferentzia
Armadaren Estatu Nagusia boltxebikeen kontrolpean
Ezkerreko eseristak Sovnarkomen sartzen dira
Baserritarren Sobieten II Biltzar Nagusia
Alderdi Kadetearen ilegalizazioa
Alemaniarekin bake-negoziazioak eta lehen suetenaren akordioa
Finlandiaren independentzia aldarrikapena eta Sobietar Gobernuaren onarpena
Kharkoveko Ukrainako Sobieten Biltzar Nagusia eta Ukrainako Sobieten Errepublika Nazionalaren aldarrikapena
Armada Zuriaren nukleoaren sorrera Don Eskualdean
Armada Gorriaren sorrera-dekretua