Stučka, Pēteris

Boltxebike letoniarra, militantea eta idazlea, baina batez ere legalari bezala ezaguna. Gaztetatik izan zuen abokatutzarako joera, 1888an San Petersburgeko Unibertsitatean Zuzenbide karrera bukatu zuen. Unibertsitatea bukatuta, Jaunstravnieki (“Korronte Berria”) deitutako talde marxista batekin egin zuen […]

Bitsenko, Anastasija

Donbassen, Bakhmut aldean, jaiotako militante eta diplomazialari eserista, Moskuko alkateorde izandakoa. Baserritarren familia batean hazia, bere herriko eskolako lehena izan zen eta Moskun pedagogia ikasi zuen. 1901an Unibertsitatetik bota egin zuten protesta batzuetan parte hartzearren. […]

Judenitx, Nikolai

Errusiar militar kontrairaultzailea, Armada Zuriaren Ipar-Mendebaldeko Fronteko burua. Karrera militarra Aleksandrovski Eskolan egin zuen, eta geroago Goardia Inperialean (elitezko indarretan ere aritu zen). 1892an lotinant-koronel gradua lortu zuen, eta 1896an koronel gradua, eta 1902an dibisio […]

Krasin, Leonid

Ingeniari, asmatzaile, diplomatiko, enpresari eta militante boltxebikea. Siberian, Tobolsk probintzian jaio zen, eta gaztetatik, karrera teknikoa egitea aukeratu zuen: Tiumen hirian lehenbizi eta San Petersburgen gero. 1890.eko hamarkadan jada mugimendu iraultzailean sartua zegoen (Misha Glenny […]

Kakhovskaia, Irina

Ezkerreko eserista, Kievko eskaualdean jaioa, noblezia txikiko familia batean. Tradizio iraultzaile batetako familia batean jaio zen, Piotr Kakhovski bere aitona dekabrista (XIX mendeko iraultzaile liberalak ziren dekabristak), exekutatuta hil zena, izan baitzen. Ikasketan San Petersburgen […]

Alekseiev, Mikhail

Errusiar militar kontrairaultzailea, Errusiako Armadaren armadaburua de facto izan zen, eta geroago Armada Zuriaren buruetako bat ere bai. Tradizio militarreko familia batean jaioa izanik, gaztetan karrera militarra hasi zuen, Moskuko Eskola Militarrean. 1877.ean, hogei urterekin […]

Txitxerin, Georgi

Errusiar militante eta diplomatiko boltxebikea. Nobleziako familia batean jaiotakoa: bere osaba Boris Txitxerin XIX mendeko historiagile liberal ezaguna eta Moskuko alkatea izan zen. Aleksandr Puxkin poetarekin sendi-lotura batzuk zituen. Heziketa onekoa, Gorodetski historiagilearen arabera hainbat […]

Figner, Vera

Errusiar militante, historiagile eta idazle iraultzaile eta feminista, mugimendu iraultzaileko (batez ere mugimendu populistako) militante historikoa. 1852an jaio zen, beraz XIX mendeko errusiar mugimendu iraultzailea hastapenetatik ezagutu ahal izan zuen. Noblezia txikiko familia batean jaio […]

Struve, Piotr

Errusiar filosofo, ekonomialari eta idazlea, bere karrera Errusiako Langileen Alderdi Sozialdemokrataren (marxista) sortzaileen taldean hasi bazuen ere, liberal bezala egin zen ezagun, eta bukaeran, Armada Zuriaren buru politikoen artean bukatu zuen. Etnikoki alemaniarra zen familia […]

Krzhizhanovski, Gleb

Militante eta ekonomialari boltxebike errusiarra, jatorri poloniarrekoa. Samaran jaioa, nerabezaroan zirkulu populistekin bat egin zuen, horrek grina iraultzailea piztu ziolarik; baina geroxeago ikasle gia San Petersburgora joan zenean, han, 1891an, 19 urterekin, zirkulu marxista batzuetan […]