Goardia Gorria

Goardia Gorria 1917an, martxoan Petrograden eta apirilean Moskun, sortu zen langile erakundeetako bat izan zen. Goardia Gorria, askotan esaten denaren kontra ez zuen ez Sobietak (1917ko otsail-martxoan Petrogradeko Sobietak “Polizia herriak aukeratutako milizia batez ordeztea” […]

Stal, Liudmila

Ukrainan jaiotako boltxebikea. 1897tik politikan murgildua, eta 1899an Errusiako Langileen Alderdi Sozialdemokratako kide izan zen, eta 1903tik aurrera, fakzio boltxebikearekin lerratu zen. Dnipropetrovsk (orduan, Jekaterinoslav), Nikolaiev, Odessa, Kursk, Mosku eta San Petersburgon lan politikoa egindakoa […]

Xliapnikov, Aleksandr

Errusiar militante boltxebikea. 1901an, 16 urterekin, Errusiako Langile Alderdi Sozialdemokrataren kide egin zen. San Petersburgo, Murom, Nizhni Novgorod eta Mosku hirietan alderdi-lana egin zuen. 1903an, boltxebikeekin lerratu zen. Ordutik aurrea, hainbat aldiz atxilotua izan zen, […]

Liber, Mikhail

Lituanian jaiotako mentxebike judutarra. 1896tik politikan murgiildutakoa, 1897an sortutako Bund erakundearen sortzaileetako bat izan zen, eta 1902an Bundeko Komite Zentraleko kide izan zen (artean, 1899an atxilotua izan zen). 1903an Errusiako Langileen Alderdi Sozialdemokrataren II Kongresuan […]

Mezhraionka

Errusiar fakzio marxista, literalki, “Auzoen (barrutien) arteko taldea”, (mezh: artean edo artekoa, raion: auzoa edo barrutia; talde honen jarraitzaileen mezhraiontsi deitzen zitzaien); izen ofizialez “Sozialdemokrata Bateratzaileen Auzo-arteko Erakundea”. Talde hau 1913an sortu zen, 1912ko marxisten […]

Fofanova, Margarita

Militante boltxebikea gaztetatik, 1902 urtetik. 1903an lehen aldiz atxilotua izan zen. Perm, Arkhangelsk, Simferopol eta Ufa hirietan lan politikoa egiten ibilitakoa. Ogibidez, agronomian aditua. 1917an, otsaileko iraultzaren ondoren, Petrogradeko Sobietaren diputatu izan zen. 1917ko Uztaileko […]

Tsiurupa, Oleksandr

Ukrainar boltxebikea, ogibidez nekazal-ingeniaria eta estatistikalaria. 1891tik zirkulu marxistetan aktibo zelarik, lehen atxiloketa 1893an urtean jasan zuen Vozrozhdenie (“Berpiztea”) aldizkaria ateratzearren; eta 1895an eta 1902an berriz atxilotua izan zen. 1898tik Alderdi Sozialdemokrata (marxista) Errusiarraren kide. […]

Lvov, Georgi

Errusiar politikari liberala. Bere politikarako interesa, XIX mende bukaeran eta XX mende hasieran batez ere noblezia liberalak osatu zituen tokiko autogobernurako organoetan, zemstvo izenekoetan, hasi zuen. Errusiar-Japoniar gudan, zaurituak artatzen lagundu zuen. 1905ko iraultzarekin batera, […]

Petrogradeko Goarnizioa

Nahiz eta bai Otsailaren 28ko Sobietaren Lehen Ordenak, zein martxoaren 1eko Sobietaren eta Dumako Behin-Behineko Komitearen arteko akordioak, “tropak Sobietaren baimenik gabe frontera mugitzea” debekatu; ekain-uztailean, Sobietaren gehiengo mentxebike-eserista geroz eta gehiago Petrogradeko goarnizioa desegin […]

Hopner, Serafima

Ukrainan jaiotako militante boltxebike judutarra. 1901tik zirkulu marxisten kide, eta 1903tik Alderdi Komunistako militantea. Odesan eta Nikolaieven lan politikoa egindakoa. 1910an erbestera egin behar izan zuen, Parisera. Gudan zehar, posizio internazionalistan lerratu zen, eta Frantzian […]