Slutskaia, Vera

Bielorrusiar boltxebikea. Ogibidez haginlaria zen, eta 1898an jada protesta iraultzaileetan parte hartzen zuen, urte horretan lehen aldiz atxilotua izan zelarik. 1901an Bund judutarraren kide egin zen, eta 1902an Errusiako Langileen Alderdi Sozialdemokratako (marxista) kide. 1903an, […]

Gutxkov, Aleksandr

Errusiar politikari liberal-kontserbakorra. 1893an Moskuko zinegotzi aukeratua izan zen., eta 1901an banketxe batetako zuzendari aukeratu zuten. Gaztetan abenturazalea izaki, Turkiar Armaniara, Mongoliara eta Txinara bidaiak egin zituen, baita gudetan parte hartu ere: 1898 eta 1902an […]

Volodarski, Moisei

Ukrainan jaiotako boltxebike judutarra. Politikan 1905ean sartu zen, 14 urte zituela, lehenik Bund judutar alderdian eta gero “Spilka” deitutako ukrainar alderdi sozialista eta nazionalista batean. Spilka laster mentxebikeekin lerratzerakoan, alderdi honetako kide egin zen Volodarski. […]

Samoilova, Konkordija

Errusiar militante boltxebikea. Lehen aldiz 1901ean izan zen atxilotua, eta hiru urtetako kartzela-zigorrarekin zigortu zuten. 1902an Parisera egin zuen ihes, erbesteko zirkulu marxistekin bat eginez. 1903an boltxebikeekin lerratu eta Errusiara itzuli zen, Tver eskualdera, hango […]

Jedinstvo

1914an errusiar marxismoaren baitan sortu zen korronte txiki bat izan zen, bere buru Georgi Plekhanoven (Errusian marxismoan lehen aldiz hedatu zuena) izenarekin oso lotua zegoena. Hasieran, 1912an Langileen Alderdi Sozialdemokrata (marxista) bitan zatitzerakoan, bi korronteak […]

Oktubristak

Alderdi liberal-kontserbakorra, bere izen ofiziala “Urriaren 17ko Batasuna” zen, 1905ko urriaren 17an Nikolai II tsarrak sinatutako manifestuaren omenez (manifestu horretan Duma parlamentuaren berrezarketa onartzen zuen tsarrak). Oktubristak, euren izenetik igarri dezakegun bezala, Errusian sistema liberal […]

Bund (Judutar Langileen Federazioa)

Bund erakundea langile judutarrak biltzen zituen alderdi sozialista judutarra izan zen. Bere izen osoa “Poloniako, Lituaniako eta Errusiako Langile Judutarren Federazio Nagusia” zen (jiddishez, “Algemeyner Yidisher Arbeter Bund in Lite, Poyln un Rusland”, Bund hitzak […]

Reisner, Larisa

Polonian jaiotako errusiar boltxebikea. Bere familia tradizio iraultzailekoa izaki, mugimendu eta literatur iraultzailearekin familiaritate handia izan zuen. 1905an Errusiara joan zen bizitzera, giroa orduan bor-bor zebilen. Hasiera batean literatur mundura emana izan zen eta idazle […]

Bubnov, Andrei

Errusiar militante boltxebikea, 1903tik alderdikide. 1909an atxilotua eta Siberiara bidalia izan zen. 1912ko Pragako Konferentzian Alderdi Boltxebikearen Komite Zentraleko ordezko kide aukeratu zuten. Pravda egunkariko langilea izan zen. 1916an gudaren kontrako ekintzak egitearren berriz atxilotua […]