Zer da K17

Zer da K17?

K17, 1917ko Iraultza Sozialistaren mendeurrena ospatzeko, gertakari historiko honek langile klasearen askapenarentzat duen esanahia goratzeko eta Sozialismoaren aldeko amaitu gabeko borrokan duen funtsezko garrantzia aldarrikatzeko asmoz Hego Euskal Herrian sortutako Komisioa dugu.

K17 Iraultzaren goratze eta aldarrikapen testuinguruan, Iraultzaren aurrerapenak, prozesuak, ahulguneak eta inguruabarrak lan-irizpide analitiko eta kritikoaz aztertuko dituen lantalde anitz eta irekia da.

 

Zer ez da K17?

K17 ez da inolako eztabaidagune itxi bat, ezta nostalgikoen talde bat, ezta komunista dogmatiko eta akritikoen lagun-talde bat. Ez da inolaz ere komunismoaren karikatura izateko jaio.

 

Nork edo zerk osatzen du K17? Zein harreman du beste erakundeekin?

K17 pertsonek osatzen dute, ez erakundeek. K17 erabat independentea da erabakiak hartzerakoan, eta bere funtzionamendu propioa du.

K17k bere helburuak bere egiten dituzten erakundeetako kide eta militanteei ateak zabaltzen dizkie, baina betiere norbanako bezala badatoz, ez erakundeen ordezkari bezala. K17k beste erakundeen laguntza onartzen du honek inolako trukerik edo baldintzapenik ez dakarren heinean.

 

Nola parte hartu K17 ekimenean?

K17 aurreko lerroetan aipatutako helburuekin bat egiten duen eta hauek betetzeko ardurak hartzeko konpromezua hartzen duen orori zabaldua dago. Hiru konpromezu maila daude:

Antolatzaileak: Osoko Bilkurako kideak dira, eta erabaki-hartze kolektiboetan parte-hartzeko gaitasuna dute. Kuota ordaintzeko, Osoko Bilkuretara agertzeko eta bertan azalpenak emateko eta K17ko lantalde baten parte-hartzeko eta parte-hartze horrek dakartzan betekizunak betetzeko konpromezua hartzen dute.

Laguntzaileak: Lantaldeen ekintza berezietan laguntzen dute, baina ez dira Osoko Bilkuraren parte eta ez dute zertan finantziazioan lagundu beharrik.

Parte-hartzaileak: Deialdiak hedatzen laguntzen eta parte-hartzen dute.

 

Zer asmo dugu?

Jarritako helburuak bete daitezen, K17k mota guztietako ekitaldiak barnebiltzen dituen programa bat planteatzen du. 1917ko Iraultzari hel diezazkion arlo anitzak eta egin diezazkion hurbilketa ezberdinak kontuan hartuz, lan egiteko modua edukien ardatzak adostetik eta arlo anitzat tratatzetik abiatuko da.

 

Zeintzuk izango dira K17ren hurrengo urratsak

Elementu guzti horiek osatze-bidean daude, beraz parte hartu nahi baduzu, garaiz zaude.