Maiatzak 9, nazi-faxismoaren aurkako Garaipen Eguna

B.Okorokov. The first day of peace.

K17tik Armada Gorriaren, Sobietar Herriaren eta bere aliatu partisanoen Alemania Naziaren gaineko garaipena ospatu nahi dugu. Lau urte gogor izan ziren, 1941.etik 1945.era, lau urte horietan, momentu batzuetan oro galdua zegoela; 1941.eko azaroan adibidez, alemaniar legioak Moskura gerturatzen ari zirelarik, edota Leningraden, hiri horren aurkako setioak hiru urte iraun zituelarik.

Guda honek bi dimentsio izan zituen, nazionala eta soziala. Lehenari buruz aski ezaguna da Alemania Naziaren politika arrazista eta esterminatzailearen aurrean eslaviar herriek eta baita sobietar judutarrek euren biziraupen fisikoarengatik borrokatu beharizan zutela. Baina baita, arlo sozialaren inguruan mintzatu behar gara. Guda honetan,sobietarrek 1917.eko fruituak defendatu zituzten: sozialismoa, berdintasuna, eta gizarte berria eraikitzeko proiektua. Hori esan zuen argi Stalinek: “guda honetan, armadek beren sistema soziala inposatzen dute”. Eta hori zekiten baita ere alemanek “judeo-boltxebismoaren” mitoa hedatu zutenean. Alderdi Nazia bera, burgesiak iraultza Alemaniara hedatu ez zedin altxatutako “hesia” izan zen. Sobietar Batasunaren aurkako erasoa, Hitlerren programaren funtsean agertzen zen, eta 1933.ean Alderdi naziak boterea lortzearen ondorio erabat logikoa izan zen. Sobietarrentzat, 1941ko alemaniar eta bere armada aliatuen (besteseiherrialdeetakoarmadek) inbasioa, 1918.an Errusia Sobietarra hamalau armadak inbaditu zutenean bezalakoa izan zen. Kasubietan, motiboabera izan zen, 1917ko ondareasuntsitzea. Eta bietanezzutenlortu.

Sobietar Herriak bere konkista sozialak inoizko proba militar gogorrenen aurka defendatu zituen bi aldiz. Horregatik da Sobietar Herria heroi-herria. Sobietar herria izan zen Alemaniaren okupazioa gogorren jaso zuena, bai herritarrak zein preso egindako soldaduak. Denen artean, Alderdi Komunistako kideak, komisario politikak eta partisanoak, zeinak preso egindakoan berehala fusilatuak izaten ziren. Baina Alderdi hau izan zen, 1917ko Iraultzan eta 1918-1921ko Guda Zibilean bezalaxe, proletalgoa eta herria gidatzen jakin zuena, atzegoardian Estatu-produkzioa antolatuz, frontean Armadaren morala goian mantendu, eta etsaiaren lurraldeetan partisanoen mugimendua antolatuz. Alderdi Komunistak jakin izan zuen abangoardiaren papera betetzen.

Sobietar Herriari eskertzen diogu bere iraultza handia, horri esker beste herrietako langileoi itxaropena eta inspirazioa eman zigulako. Sobietar Herriari eskertzen diogu bata munstro faxista lurraren azaletik ezabatzea. Sobietar Herriaren garaipenekin identifikatzen gara gu, eta Historiak, bai Euskal Herrian zein nazioartean, Sobietar Herriaren eta Langileriaren garaipenei behar bezalako garrantzia eman diezaien eskatzen dugu.

Irudia: B.Okorokov. Bakealdiaren lehen eguna,  soviet-arten bidez