K17, 2017ko Aberri Egunean

 

 

2017. urteko Aberri Egun honetan, K17 ekimenak bere ekarpen propioa helarazi nahi dio Euskal Herriari.

 

Urriko Iraultzaren 100. urteurren honetan gogorarazi beharra dago gertakizun historiko honek errusiar inperioaren menpe zeuden hamaika nazio eta herri zapaldurentzat izan zuen garrantzia handia, honek ekarri baitzuen autodeterminazio eskubidea mahai gainean jartzea.

 

Horregatik, Euskal Herriaren askapena lortzeko hau Sozialismoaren eskutik etorri behar dela azpimarratzen dugu, herri langile eta zapaldu osoa, langileria buru duelarik, esplotaziorik gabeko jendarte komunistara bideratzeko.

 

Euskal nazioa ez baita honen lurzorua eta paisaiak soilik, lehenik eta behin euskal langileok osatzen dugu eta beraz ezin da ulertu Euskal Herriaren askapena gehiengoa osatzen duen klase sozialaren askapenik gabe.

 

K17 ekimenetik urte honetan antolatuko ditugun ekitaldi eta eztabaidetan partehartzeko deia luzatzen dizuegu bide hau jorratu ahal izateko.

 

GORA URRIKO IRAULTZA! GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA! GORA EUSKAL HERRIA SOZIALISTA!