Gora Maitzaren Lehena! Gora Komunismoa!

2017. urteko Maiatzaren 1. honetan, K17 ekimenak bere ekarpen propioa helarazi nahi dio Euskal Herriari.

Maiatzaren 1. Iparramerikako Chicago hirian 8 orduko lanaldiaren aldeko ekitaldien aurkako errepresioan heriotz zigorrera kondenatutako sindikalistak gogorarazteko nazioarteko langileriaren aldarrikapen eguna da.

Gaur egun, aldiz, kapitalismoak beste jai egun batean bihurtu du, non langile aristokraziaren menpeko sindikatuek beren prozesioak egiten dituzten. Borroka eta aldarrikapen politiko iraultzaileko eguna izan ordez, erreformismoak folklorera mugatzen du.

Baina 1917ko Urriko Iraultzatik jaiotako Estatu Sozialistan, Sobietar Batasunean, beste zentzu oso desberdin bat ematen zitzaion. Jaiegun ofizial honetan Maiatzaren 1. Proletalgoak botere politikoa eskuratzearekin lotzen zen, iraultzaren bitartez kapitalismoa eraisteko eta komunismoaren eraikuntzari ekin ahal izateko.

Horregatik langileok geure interes ekonomikoak defendatzeko beharrezko sindikalismotik haratago, K17n beharrezko klase kontzientzia politiko iraultzaile honen berreskurapena aldarrikatzen dugu, langileon borroka burgesiaren Estatua suntsitzera bideratuz.

K17 ekimenetik urte honetan antolatuko ditugun ekitaldi eta eztabaidetan parte-hartzeko deia luzatzen dizuegu bide hau jorratu ahal izateko.

GORA URRIKO IRAULTZA!

GORA NAZIOARTEKO LANGILERIA!

GORA MAIATZAREN LEHENA!