Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Antzezlana Errenterian: “Sólo la Revolución es revolucionaria” eta Afari-solasaldia: “Arte, lucha de clases y Revolución: La estética de la resistencia de Peter Weiss”

azaroa 18 @ 7:00 pm - 10:00 pm

Azaroaren 7ko estreinaldia eta gero, Bartzelonako Erreginaordearen museo-Jauregian preseski iraultzaren mendeurrenaren gauan, Todoazen eta Konkret kolektiboenSólo la Revolución es revolucionaria antzezlana Euskal Herrian lehorreratzen da K17ren eskutik, non bi saio bakarretan izango den jokatua, larunbat honetan, azaroaren 18an, arratsaldeko 7tan Oreretako Xenpelar aretoan, eta egun bat geroago, 19 igandean eguerdiko ordu batetan Errekaleorreko Gaztetxean, Gasteizen. Sarrera dohainik eta askea izango da lekua bete arte.

Antzezlanak boterea hartzeko matxinada iraultzailearen martxan jartzea ala ez jartzea erabakitzea eztabaidatzen den Alderdi Boltxebikearen Erdiguneko Batzordearen bilera irudikatzen du. Ez da existitzen diren datu historikoei hertsiki lotutako testu dokumetal-errealista izango, bilera horren aktak erabailiko badira ere, Lenin, Kamenev eta auzi horrekin erlazionatutako beste bildutako edo iraultzaren pertsona ospetsuen beste testu batzuk gehitu eta erabiliko baitira.

Antzezpenean 13 kidek hartuko dute parte, zeinetatik 7k hitz-erabilpena izango duten; 7en artean bi emakume, Alexandra Kollontai eta Rosa Luxemburg, azken hau lizentzia “iraultzailea” da, ez baitzen Batzorde horretako kide eta ez zegoen Errusian une horietan ezta ere, baina une horretan estrategia boltxebikearekin ados egon ez zen ahots iraultzaileetako bat da. Ahots ezberdinek ez dute izendun erreferenterik izango nahiz eta gibel politikoa duten ikusleek Lenin, Trotski, Stalin, Kamenev, Zinoviev edo Rosa Luxemburg beraren ahotsak ezagutu ahal izango dituzte. Protagonismoa Batzordearentzat kolektibo gisa izatea nahi da eta pertsonalismoetaz ihes egiten saiatuko gara.

Garrantzitsua da nabarmentzea bi saio hauek izateak dakarren aukera, hasiera batean antzezlan honen atzean dagoen taldearen planteamendua INTERVENCIÓN 1917: EL AÑO QUE SÍ HICIMOS LA REVOLUCIÓNaren markoan soilik jokatua izatea baitzen.

TodoaZen Kolektiboa bere lana narrazio-ikerkuntzen eremuan zentratzen duen askotariko eta jakintza-alor anitzeko taldea da (poesiari edo saiakerari edota antzerkigintzari muzin egin ez arren). Narrazioaren eremuan parte hartu dute El año que tampoco hicimos la Revolución (Caballo de Troya, 2009) testuarekin.

http://colectivotodoazen.blogspot.com.es/

Konkret Kolektiboa 1995an Unidad de Producción Alcores-en baitan sortutako antzerki politikoko taldea da. Laurogei muntai baino gehiago estreinatu izanda, arreta berezia eskaintzen die parte hartze posdramatikoei (antzerki ikusezina, antzerki-foroa) eta dramaturgia kritiko abangoardistei, eta auzo-elkarte, emakumeen talde eta kolektibo politikoekin antzezte-egikaritze formak ikertzen ditu. Kolektiboa, ekoizpen honetarako, Iván Alvarado Castro, Elena Burgos Pastor, Ricardo García Pérez, Rubén García Presencio, Sebestian Morice, John McClafferty, Manuel Ordenavia, Alejandra Venturini eta César de Vicente Hernando-k osatzen dute.

http://centrodedocumentacioncritica.org/estetica-y-conflicto/unidad-de-produccion-alcores-konkret/montajes-en-repertorio/

Saioen ondoren, gaueko 10:00-etan , konpainiako kideekin afari-solasaldia egingo da  Bukagaitz, Gaztañoko Auzo Elkartean, 10€ren truke. Solasaldia, Peter Weissen Erresistentziaren estetika lanaz abiatuz artearen, klase-borrokaren eta iraltzaren arteko harremanaz jardungo da. Mahaikideeen kopurua kalkulatu ahal izateko beharrezkoa da izena ematea formulario hau erabiliz.

Xehetasunak

Data:
azaroa 18
Ordua:
7:00 pm - 10:00 pm

Antolatzaile

K17.eus