Diario Vasco-k erantzun eskubidea urratzen du eta “Boulevar Antifaxista” zentsuratzen du

Pasa den maiatzaren 11ean, Donostiako garaipen-egunaren oroitzapen ekitalditik bi egunera, Diario Vasco-k izaera guztiz manipulatzailea zuen oharra argitaratu zuen zuzendariari gutunak bere atalean, hala oroitzapen-ekitaldiaren inguruan nola Faxismoaren gaineko Garaipen beraren inguruan. Oharran aipatzen ez diren euskal jatorriko kolektibo antolatzaileek (Askapena, Boltxe, EuskalHerria-Donbass komitea, Sare Antifaxista, EPK- PCE, K17) pasa den maiatzaren 15ean erantzuna igorri dute esandako egunkariaren zuzendariari gutunak sekziora. Diario Vasco-k, ordea, erantzun-eskubidea ukatzea erabaki du, “Boulevard Antifaxista” erantzuna zentsuratzea eta ohar originalaren eduki eta doinu filofaxista babestea.

Guzti honengatik, aipatutako kolektiboek faxismoaren deuseztapenean SESBren ezin eskertuzko ekarpena aintzatesten duen pertsona oro eta orohar pertsona antifaxista oro artikulu hau zabaltzera eta DVk ezartzen duen erantzun-eskubideari betoa salatzera animatzen dute.

Boulevard Antifaxista, Odriozola jauna

Odriozola jauna, harridura eta suminez irakurtzen dugu zure ¿Boulevard ala Plaza Gorria? oharra. Desitxuratze eta gezurretan oinarrituz, mila aldiz errepikatuta ere gertaeren egiazkotasuna aldatzen ez dutenak, intoxikatzearen zure estrategia hain zahar bezain zantarrak, zure baieztapenak puntuz puntu argitzera behartzen gaitu zure artikuluaren doilorra erakusteko.

Lehenik eta behin, ekitaldia ez zuen VESTAk soilik deitzen, baizik eta beste 6 erakundeek ere (Euskal Herria-Donbass elkartasun komitea, Sare Antifaxista, Askapena, K17, Boltxe, eta EPK) hartu zuten parte ospakizunaren antolakuntzan. Zu han egon bazina, argi-paneletan 7 organismo deitzaileen anagramak ikusiko zenituen.

Bigarrenik, doinu ironikoa eta “amaiera zoriontsu” bezalako adierazpenak, egiatan eraso faxista izan zen gerra baten amaiera aipatzeko, bere biktima guztien oroimenari errespetu falta dira. Errespetu falta hori are gehiago larriagotzen da herri sobietarrak egin zuen ahalegin belikoa gutxiesten denean. Historiagile gehinek ziurtatutako datuek, ondo irakurri Odriozola jauna, datuek eta ez pozoitzeek edota pos-egiek, bakarrik hitz egiten dute: hildakoen %65a bando aliatuan SESBri dagokio, %4 hildako angloamerikarren edo %1 hildako frantziarren aurrean. 25 milioi baino gehiago izan ziren bando sobietarrean hildakoak. Era berean, Armadak Gorriak Wehrmact-ari bere guztizko hilen ¾ inguru eragin zion. Datu horien tamaina da, gerra hotzeko testuinguru batean hamarkadetako propaganda antikoministak estalitakoak, Churchill berak sobietar herriarekiko odol-zorraz mintzatzea eragin zuena. Datu horiek dira herri sobietarra heroiko gisa izendatzera eramaten gaituena.

Zure doinu ironikoa soberan dago Odriozola jauna. Izan ere, harekin faxismoaren aurkako borrokan dena eman duenaren oroimenaren gain tu egiten duzu zuk, eta hemen beren lurran eta han SESBn ere bizia galdu zuten euskaldunen oroimenaren gain baita ere, aurreko 9an ere omenduak izan zirenak. Gehienbat SESB horrek babestu zuen borroka antifaxista, Brigada Internazionalen antolakuntzaren bidez, arma eta hornigaien bidalketa bidez edo haurrak hartuz ere, Frantzai eta Erresuma Batua bezalako demokrazia burgesek indar frankisten onuran laguntza oro ukatzen zuten bitartean.

Hirugarrenik, baimenik eskatu gabe ez-erasotze itun germano-sobietarra bakarrik aipatu ordez, gehiago sakondu beharko zenuke, zeren ondo jakingo duzun bezala, 1934an ez-erasotze itun germano-poloniar bat egon zen baita ere, ploniar herriari gutxi balio izan ziona eraso nazia ekiditeko. Edo Municheko Ituna, non Frantzia eta Erresuma Batuko potentzia “demokratikoek” Italia eta Alemania faxistekin batera adostu zuten Txekoslovakiaren zatitzea III. Reicharen eskuetan, inongo ordezkaritza txokoslovakiar parte hartu gabe.

Laugarrenik, egia da moskun ospatzen ari ziren oroitzapenezko ekitaldiekin lotura egon zela, eta oroitza militar bat izanik, desfile militarraren irudiak ikusi ziren. Agerikoa da ejertzito hori ez dela Sozialismoaren alde borrokatu zen bera, baina zu militarismoa eta inperialismoaz zinez kezkatuta egongo bazina, NATOk munduko toki ezberdin eta gero eta gehiagotan aurrera eraman dituen eraso eta eskuhartze berriak salatzean zentratu beharko zinake.

Bosgarrenik, zuzenean gezurretan ari zara zu hitzaldia ez zela ankerkeria nazien inguruan izan diozunean, nazioarteko komunismoaren onezietan baizik: irakurri zen adierazpena erakunde deitzaileen edozein web guneetan begiratu daiteke.

Amaitu baino lehen, zilegi lekit esatea, Odriozola jauna, zure memoria harrigariro hautakorra dela: Donostian ekitaldi politiko asko ikusi ditugu, Falangetik hasita alderdi errespetagarrietaraino, milioiak txirotasunera, gabeziara eta estutasunera kondenatzen dituzten zorpetze eta murrizte ekonomikoko politikak babesten dituzten horietakoak, askoz ere iraingarriagoak direnak nazioarteko langileriarentzat eta munduko herri zapalduentzat. Ez dugu honi buruzko zure inolako aipamen sutsurik aurkitu ezta ere.

Memoria txarreko demokrata zarela sinetsi nahiko genuke, baina tamalez betiko demokrata horietako bat dirudizu gehiago. Oso erraza zeneukan Odriozola jauna. Psatzen uztearekin nahikoa zenuen, baina Flandesen zure pika partikularra jartzea nahiago izan duzu zuk, eta faxismoaren biktimen duintasunaren aldean ipinzea baino, halako aberrazio historiko baten porrotaren urteurrenean, nazismoaren ezaugarri zehaztaileenak, bere izaera genozida eta esklabista, bere sistema politiko gisako deuseztapenarentzat ezin estimatuzko ekarpena egin zuenarentzat erreserbatzea hautatu duzu. Zeina, ez dezagun ahaztu, kapitalismo monopolistaren menperakuntza-forma bat besterik ez den, iraultzaile entzutetsuren batek esan bezala, munduko genozidarik errespetatuena den, 20 milioi biktimekin soilik AEBko gerretan II. Mundu Gerraren amaieraz geroztik. Beti da gure etsaia gure lagunaren etsaia.

Askapena, Boltxe, EuskalHerria-Donbass, Sare Antifaxista, EPK- PCE, K17