Zortzi ordutako lanegunaren ezarpena

Zortzi  ordutako  lanegunaren  ezarpena

Announcement Date: 10th martxoa 1917

Zortzi egunetako laneguna, Errusian, 1917ko martxoan ezarri zen. Aldarrikapen hau, aspaldidanik langileen aldarrikapen bat izan zen, praktikoki maiatzaren 1a zortzi egunetako laneguna eskatzeko kanpaina batetarako nazioarteko manifestazio bezala hasi zen.

Praktikoki, Petrograden martxoaren 10ean ezarri zen zortzi ordutako laneguna, 300 bat enpresarik hori onartzeko jarrera erakutsi zutenean. Laster, Behin-behineko Gobernua (Lan Ministroa Aleksandr Konovalov liberala zen) eta Sobieta hau ezartzeko negoziazioetan sartu ziren, eta praktikoki onartua izan zen. Hasiera batean, akordio hau Petrogradeko Sobietak sinatu zuenez, Petrograden soilik zuen indarra, baina praktikan Errusia osora hedatu zen, izan ere, Orlando Figes historiagilearen arabera, Errusiako beste populazioetan akordio hau eredu bezala hartu zen. Figesek dioenez, sektore batzuetan bi ordu gehigarri onartu zituzten langileek, adibidez, arma-industrietan. Figesek dioenez “zortzi ordutako laneguna langileek inposatu zuten (…) enpresak ofizialki onartu aurretik, zortzi ordu bete zituztenean, lanabesak han utzi eta lantegitik ateratzen ziren”. Neurri hau onartzeak babes handia ekarri zion Behin-behineko Gobernuari, baina Figesen arabera, “Gobernuak, egia esan, greben uholde hau kontrolatu ezin zuelako onartu zuen akordio hau”. Zortzi ordutako lanegunarekin batera, fabrika ezberdinetan komite parekideak sortu ziren.

Udaberriko greba hauen zabalkundearen beste ondorio bat, Sobietak Errusia osoan hedatzea izan zen. Momentu horretan, Sobietak ez ziren botere-organo bezala hartzen, baizik eta ordezkaritza-asanblada gisa. Greba hauetan, hiri bakoitzean sektore anitzetako langileek parte hartu zutenez, Sobietak sortzea honen ondorio izan zen. Sobietekin batera, hiri handietan “lantegietako komiteak” edo “fabzavkomi” deitutakoak sortu ziren, langile konkistak defendatzeko eta “patronalaren sabotaia galarazteko”. Fabzavkomiek, jabeek ekoizpena nahita zapuztu ez zezaten, eta hala langileak botatzeko edo prezioak goratzeko edo langileen konkistak itzularaz ez zitezen aitzakiarik izan ez zezaten sortu ziren. Beraz, otsaileko iraultzaren osteko lehen greba uholdeari oso lotuta jaio zen organismo bat ere badugu hau. Martxoaren 10eko akordio horren ostean, Petrogradeko Sobietak grebak egiteari uztea agindu zuen (Sobietaren grebak uzteko lehen iradokizunak, pixka bat lehenago, martxoaren 7an izan ziren, baina “baldintza berriak” eskatzera bultzatu zituen Sobietak langileak, eta gainera, praktikoki greba gehienak ez ziren geratu. Konbiktzio handirik gabe egindako adierazpen bat izan zen martxoaren 7koa, martxoaren 10eko agindua ordea kontutan hartua izan zen), baina Petrogradetik kanpo grebek jarraitu egin zuten, zortzi orduko laneguna ezartzeko helburua lortu zuten arte. Diane Koenker eta William Rosenberg historiagileek diotenez,Moskun adibidez, fabrika gehienetan martxoaren 18an ezarri zen zortzi orduko lan-eguna; Saratoven Rostoven eta Odessan martxoaren 23an, eta apirilaren hasierarako ia Errusia osora hedatu zen lanegun hori. Hala ere, Koenker eta Rosenbergek esaten dutenez, jabe askok akordio hori baliogabetu edo bertan.b ehera utzi nahi zian zuten, beraz hau defendatzeko grebak egin behar izan ziren.

Kurioski, neurri hori Behin-behineko Gobernuan liberalak soilik (Kerenskiren salbuespenarekin) zeudenean eman zen, ez mentxebikeak eta eseristak zeudenean. Honek erakusten du Gobernuan sartu izanak ez duela esan nahi Gobernua baldintzatzeko indarra izatea.

(Irudian, greba Putilov fabrikaren aurrean)