Iraultzaren martirien aldeko hileta-omenaldia

Iraultzaren  martirien  aldeko  hileta-omenaldia

Announcement Date: 23rd martxoa 1917

Martxoaren 23an egindako iraultzaren martirien aldeko hileta-manifestazioa, Otsaileko iraultzaren alde zeuden pertsonen arteko azken batasun-manifestazioetako bat izan zen, Orlando Figes historiagileak esan zuen moduan.

Hileta hau, egia esan, manifestazio erraldoi bat izan zen, Catherine Merridalek esan zuen moduan “hain ondo antolatu nahi zuten, ezen hilabete oso bat berandutu ziren . Bertan, Otsaileko Egunetan hildako iraultzaile oro omendu zuten, hil zen modua kontutan hartu gabe (tiroek edo istripuren baten hila izan bazen ere). Tokia Martitzen Zelaia izan zen, Armadaren entrenamendu toki izandako gune bat, Pavlovski erregimentuaren egoitzatik gertu zegoen toki hau. Merridaleren arabera, “Petrograden geratzen zen orube zabal gutxienetako bat zen. Hasiera  batean Gobernuak han Dumarentzat egoitza bat egin nahi zuen,baina gudak zapuztu zuen asmo hori”.

Hileta batez ere Sobietak antolatu zuen. Merridaleren arabera, “Behin.behineko Gobernuak, sekretuak, hileta bertan behera utzia izan zedin itxaropena zuen, istilu gehiago gertatuko zirenaz beldur baitzen”. Sobietaren Izvestia (“Berriak”) egunkariak manifestazioaren inguruko argipenak eman zituen. Antolakuntza bikaineko erakustaldia zian zen, fabrika bakoitzeko langileek euren toki konkretu zehaztua zian zutelarik. 900.000 bat pertsona bildu ziren bertan, eta ez zen istilurik izan. Orlando Figes eta Boris Kolonotski historiagileen arabera, “apaizak ospakizun honetatik at utzi bazituzten ere, Petrograden barrena egin zen prozesioan eta Martitzen Zelaian egindako hiletak nolabaiteko kutsu erlijiosoa izan zuten”. Peio eta Pauloren Gotorlekuko kanoiek, manifestazioa pasatzerakoan eta bukatzerakoan, kanoikadak bota zituzten.

Hileta honen ostean Martitzen Zelaia “ospakizun laikoetarako” toki bilakatu zen:  Maiatzaren Leheneko manifestazioak han bukatzen dira eta Urriko Iraultzan eroritako boltxebikeak ere han daude lurperatuta.