Gobernu berria eratu du Kerenskik

Gobernu  berria  eratu  du  Kerenskik

Announcement Date: 25th iraila 1917

Irailaren 25ean eratutako Gobernu hau, Urriko Iraultza Sozialista baino lehenago izan zen azkena, aurreko Gobernuak bezalaxe, eseristen, mentxebikeen eta kadeteen arteko koalizio-Gobernu bat izan zen (hamar ministro sozialista eta sei ministro liberal). Gobernu berria, Stalinek Diktadura burgesaren Gobernua deitutako artikuluan salatu zuen bezala, Britainia Handiko enbaxadore Buchananekin bildu ziren errusiar politikariak Gobernu hau eratu aurretik.

Gobernu berria, Konferentzia Demokratikotik atera zen Aurre-parlamentutik “independentea” izango zela adostu zuten, nahiz eta Aurre-parlamentu honek berretsi (ez Konferentzia Demokratikoak, honek kadeteak Gobernuan egotea betatu baitzuen). Kerenskik esan zuenez, “ez Konferentzia Demokratikoak, ez Aurre-parlamentuak ez dute Behin-behineko Gobernua kontrolatzeko eskumenik izango” (boltxebikeek erabaki hori kritikatu zuten, adibidez Stalinek irailaren 24an idatzitako Kateak kateatuz artikuluan).

Gobernu honetan, Direktorioan zeuden bostek jarraitzen zuten: Kerenskik Lehen Ministro postuan, Terextxenkok Kanpo Arazoetarako Ministro gisa, Verkhovskik Guda-Ministro gisa, Verderevskik Itsas-Armadareko ministro gisa, eta Nikitinek Posta eta telegrafo ministro gisa. Hala ere beste bi mentxebike sartu ziren: Kuzma Gvozdev Lan ministro gisa eta Pavel Maliantovitx Justizia Ministro gisa. Kerenskiz gain, eserista bakarra zegoen: Semion Maslov, Nekazaritza Ministro gisa. Hiru kadete zeuden Gobernuan, garrantzitsuena Merkataritza eta Industria Ministro eta lehendakariorde Aleksandr Konovalov (gainera kontutan hartu behar dugu Elikadura Ministro Prokopovitx eta Kanpo Arazoetarako Ministro Terextxenko “alderdirik gabeko” liberalak zirela). Beste hiru kide “alderdirik gabeko” pertsonak ziren.

Stalinek Gobernu berria “Kerenski-Konovalov” gobernua deitu zuen. Orlando Figesen arabera: “Gobernu hau batere talenturik gabeko Gobernu bat izan zen, bigarren lerroko pertsonek osatutakoa”.

(Goiko irudian, Gobernu honetako gobernukideak).