Emakumeen bozka-eskubidea ofizialki onartua

Emakumeen  bozka-eskubidea  ofizialki  onartua

Announcement Date: 20th uztaila 1917

Uztailaren 20an, Behin-Behineko Gobernuak ofizialki Asanblada Konstituziogilerako hauteskundeak atzeratu egin zituen eta data berria azaroan ezarri zuen (ordura arte iailean zen). Hala ere, lehen aldiz, esplizituki, hauteskunde batzuetan, emakumeek bozkatzeko eskubidea zuela ofizialdu zuen.

Martxoaren 19an, orduko Lvov lehen ministroak, manifestazio feminista baten ordezkaritza bati “emakumeek bozka eskubiderik ez izatea zentzugabekoa da” eta halakoak esan bazizkion ere, berak bere aldetik ez zuen legerik egin eskubide hori bermatzeko. Hala, bere agintean egin ziren hauteskunde bakarrak, Petrograd eta Moskuko Udal-Dumetarako hauteskundeak, oraindik emakumeen boto eskubiderik gabe egin ziren.

Jada, Sobietetan emakumeek botoa ematen zuten, baina hauek momentuz ez ziren Gobernu-instituzioak, soilik langile, baserritarren eta soldaduen ordezkaritza-organoak, eta askotan araudi bateratu edo zehatzik ez zituztenak (askotan lantegitik lantegira, edo herriz herri arauok aldatu egin zitezkeen, lantegi edo herri bakoitzeko ordezkari-kopurua ere ez zegoen oso garbi, eta abar).

Haatik, egun hartako legeaz, emakumeen bozka eskubidea onartzea ez zen izan gehien nabarmendu zena. Boltxebikeak erdi-klandestinitatean zeudelarik, eta Gobernu berria eratu zelarik (sozialisten eta liberalen babesarekin, baina oraingoan Sobietarekiko loturarik gabe), Asanblada Konstituziogilerako hauteskundeak atzeratzea herrialdearen egoeragatik justifikatuta, edo Gobernuaren inpopularitatea disimulatzeko eta boltxebikeen kontrako errepresio politika jarraitzeko ote ziren inguruko eztabaida nabarmendu zen.

Hala ere, Asanblada Konstituziogilerako hauteskunde horiek jada Gobernu boltxebikea indarrean zegoenean egin ziren, ez Behin-Behineko Gobernuaren pe. Gobernua boltxebikearen pe organo boteregile berria Sobietak ziren, eta bertan bozkatzeko araudi zehatza egin zuten, emakumeen bozka ere aintzat hartuz. Beraz boltxebikeen pe izan zen emakumeen bozka eta ordezkapen eskubidea onartzen zen araudi oso bat egin zenekoa.

(Hauteskunde lege horretan, Romanov familiako kideei bozka-eskubidea kentzea onartu zuen Behin-Behineko Gobernuak).

(Irudiko argazkia, 1917ko azaroko Asanblada Konstituziogilerako hauteskundeetakoa da).