Avrora ontziaren kanoikadak

Avrora  ontziaren  kanoikadak

Announcement Date: 25th urria 1917

Avrora (Egunsentia, edo mendebaldean “Aurora” izenez ezagutua) ontziak hasi zuen Neguko Jauregia hartzeko keinua, urriaren 25eko gauean. Ontzi honen kanoikadak Iraultzaren ikurretako bat izan ziren. Urriaren 24an sartu zen Avrora (brste hainbat ontzirekin batera, guztira hamaika ziren) Nevan atrakatuta zegoen. Iraultzaren bezperatan, Gobernuak itsasora zedin agindu zuen (hala Petrogradeko gertakizun iraultzaileetan parte har ez zezan), baina Milrevkomek bertan zegoen tokian geratzea agindu zuen.

Angel Ferreroren arabera, Avrora ontzia 1903an izan zen itsasoratua, eta 1905ean Tsushimako bataila ospetsu bezain negargarrian hartu zuen parte. Borroka horretan kaltetua izan zen, eta Manilako portuan konpondu behar izan zuten. Lehen Mundu Gudan berriz izan zen kaltetua eta 1916an Petrogradeko portuan sartu zen konpontzera. Garai horietan tripulazioaren erradikaltzea izan zen, eta Otsaileko Iraultzan zehar, Avroran ere ofizialen hilketak gertatu ziren, hauek botere iraultzaile berria ez zutelako onartu nahi. Ferreroren arabera, laster biratu zuen Avrorak boltxebikeen aldera, tripulazioaren gehiengoa boltxebikea zen, eta baita ere irailetik aurrera komisario izan zen Aleksandr Belixev. Urriaren 24an, Baltikoko Itsas-Armadako Sobietak (Tsentrobalt) Avrorari itsasora ez ateratzeko eta Nikolaievski zubian geratzeko agindu zion.

Avrora, Nikolaievski zubian zegoen atrakatuta hain zuzen, aurreko egunean zubi horren komunikazioa berrezartzeko (Gobernuak zubia altxatzea agindu baitzuen) agindua eman baitzion Komite Militar Iraultzaileak. Avrorarekin batera, Peio eta Pauloren Gotorlekutik kainoikada batzuk bota behar zituzten, baina  Figesen arabera “kanoi hauek museoko piezak ziren, eta hauekin ezin ziren tirorik egin (…) beste kanoi batzuk ekarri behar izan zituzten, plana atzeratzen joan zelarik”. Azkenean, hamarrak hogei gutxiagotan bota zuen lehenengo kanoikada, Neguko Jauregiaren aurkako asaltorako keinua ematen zuena.

Orlando Figesen arabera, Neguko Jauregian bilduta zegoen Gobernuari, ultimatuma zazpiak hamar gutxitan bidali zitzaion, baina hauek ez zuten erantzun. Hala ere, Avrorak seinalea ez zuen berehalakoan bidali, gaueko hamarrak hogei gutxiagotan baino, “Peio eta Paulo Gotorlekuan zeuden indarrekin koordinazio falta zegoelako” (Richard Pipesen arabera, bederatzietan bota zuen kanoikada).

Lehengo kanoikadak bota ostean, bai Avrorak, bai Peio eta Pauloren Gotorlekuko kanoiek eta bai kalean zeuden boltxebikeek benetako sua egin zuten Jauregiaren kontra. Hala ere, Pipesen arabera, Avroratik ez zen su handirik egin “borrokarako munizio eskasa zuelako”.

Urriko iraultzaren ostean Avrora sinbolo bihurtu zen. Angel Ferreroren arabera, zuriek tripulazioa pozoitu nahi zina zuten, eta baita ere bertan 1918an bonba bat arri. 1944an naziek Leningrad bonbatzerakoan ontzia hondoratu egin nahi zuten, baina kaltetu besterik ez zuten egin. Gorientzat ere sinbolo bihurtu zen, bai 1927an Bandera Gorriaren Ordena jasotzerakoan, bai filmetan agertu zelako, eta bai geroago museo bihurtu zelako. Egun ere Neva ibaian jarraitzen du, museo bihurtuta.