Aurrekariak

Aurrekariak

Announcement Date: 31st urtarrila 1917

XIX. mendea, Errusiak 70 milioi biztanle ditu, %90a nekazariak dira, oraindik orain hiri-behargin gutxi dago, burgesia hasiberri batek eta Romanov dinastiak, Alexander II. buru, esplotatzen dituenak.

1861, Alexander II.ak joputzaren deuseztatzea dekretatzen du. Huts egindako hainbat atentatu daude tsarraren aurka, paraleloki entelegu errusiarra deitutakoa finkatzen doan bitartean, politikarekin aktiboki konprometitua dagoen intelektualak.

1881, Petrogrado, inperioaren hiriburua, Alexander II.aren heriotza, mendekuz Alexander III.ak iraultzaileak zigortzeko polizia erasokor bat bultzatzen du. Aldi berean industrializazioak hiriko behargin-klasea handiagotzen du, eta harekin areagotzen dira langile esplotatuak.

1894, Alexander III.a hil zen eta Nikolai II.ak bere gain hartzen du, AZKEN TSARRA IZANGO DA.

1898 MINSK-EN IDEOLOGIA MARXISTAKO ALDERDI BEHARGIN SOZIAL-DEMOKRATA ERRUSIARRA SORTZEN DA. (1848 Londres, ALDERDI KOMUNISTAKO MANIFESTUAren lehen edizioa, Karl Marx intelektual eta MILITANTE KOMUNISTA germaniarrarena eta Friedrich Engels filosofo eta politikari germaniarrarena).

1900 Lenin Siberiako ESPETXETIK BUELTATZEN DA, ALDERDI BEHARGIN SOZIAL-DEMOKRATA ERRUSIARREKO GIZAKIRIK GARRANTZITSUENA IZANGO ZENA; Lenin. Izena: Vladimir Ilitx Ulianov, Jaiotze tokia eta data: Simbirsk, errusiar inperioa, 1870ko apirilaren 10a, Jatorri soziala: burges ez-diruduna, Lanbidea: abokatua, Datu esanguratsuak: BERE ANAIA Alexander anarkista, 1887an IZAN ZEN EXEKUTATUA Alexander III.aren AURKA ATENTATZEAGATIK. Lenin ekintzaile petoa da eta ISKRA “TXINPARTA” deitutako EGUNKARI PROPAGANDISTIKOA ARGITARATZEN DU, atzerrian editatua eta ERRUSIARA KLANDESTINOKI SARTZEN DENA.

1900 Alderdi Sozial-Iraultzailea lanean jartzen da, nekazarien eta industria-behargin batzuen babesa dauka, eta Lenin-en alderdiarekin leihatzen da menpeko klaseen gidaritzagatik. Bere lerroetan Alexander Fiodorovitx Kerenski dago, Jaiotza tokia eta data: Simbirsk, errusiar inperioa, 1881ko apirilaren 20a, Jatorri soziala: langile-klasea, Lanbidea: abokatua.

1902 Lenin-ek ZER EGIN? ARGITARATZEN DU non IRAULTZARA NOLA IRITSI adierazten duen, Lenin-entzat EZ DAGO MUGIMENDU IRAULTZAILERIK TEORIA IRAULTZAILERIK GABE, ETA EZ DAGO TEORIARIK MASA-MUGIMENDUA GABE.

1903 agitazio politikoa asaldura betean dago, Lenin-en alderdia bitan banatzen da: mentxebikeek, sozialismo baino lehenago herrialdea industrializatuko duen iraultza burgeseko fasea beharrezkoa dela diote, BOLTXEBIKEEK BOTEREAREN ESKURATZEAN SINESTEN DUTE, TSARISMOAREN ETA BURGESIA LIBERALALREN AURKA BORROKATUZ. BOLTXEBIKEENTZAT EZ DA BEHARREZKOA INONGO IRAGATERIK. Boltxebikeek nekazariak dituzte aliatutzat, eta ez burgesia liberala.

1905 LEHENENGO IRAULTZA. URTARRILAREN 22an, PETROGRADON EHUN MILAKA BEHARGIN tsarrari lan-hobekuntzen eskari bat emateko martxan doa, tsarraren tropek BASATIKI ZIGORTZEN DITUZTE, “IGANDE ODOLTSUA” gisa ezagutua izatera igarotzen den egunean.

https://www.facebook.com/Rusia1917/videos/1224820350899876/

Erantzunean PETROGRADON GREBA MASIBOAK EMATEN DIRA, eta landa-eremuan langileek matxinatu eta lurrak okupatzen dituzte.

EKAINAREN 14an, POTEMKIN KORAZATU ERRUSIARREKO TRIPULAZIOA MATXINATU EGITEN DA ofizialen aurka.

https://www.youtube.com/watch?v=BEvaNIzuGAg


1917ko urtarrilaren 22a

1905eko Igande Odoltsutik 12 urtera: Hiriburuko 150 000 langile (%40a) grebara doaz oroitarazteko. Guztira 186 000 grebalari dira herrialde osoan. Lantegi batzuetan lehen greba da 1905eko iraultzatik.

Hiru grebalaritik batek aldarrikapen politkoak jasotzen ditu: “Behera gerra! Behera autokrazia!”

1917ko urtarrilaren 23a

Gobernuak behargin-sindikatuak jazartzen ditu, baina baimentzen ditu behargin-ugazaba ordezkaritzako industria-batzordeak. Greba honek batzordeen ospe-galtze gorakorra azaltzen du. Bitartean, autokraziaren uzkailtzearen alde dauden alderdien hitzaldia hazten doa, boltxebikeak eta sozialiraultzaile internazionalistak bezala.

Gerraren hasieratik, errubloa erortzen da. 2 urte eta erdian soilik bere balioaren 2/3 galdu zuen. 1913tik pilatutako inflazioa %512koa da. Soldaten prezioa asko jaitsi da salneurrien aurrean.

1917ko urtarrilaren 24a

Lenin Suitzan:

“1905eko errusiar iraultzaren berezitasuna izan zen bere eduki sozialean iraultza burgesa izan zela… baina borroka-metodoengatik eta proletalgoa bere indar bultzatzailea izan zelako iraultza proletarioa izan zen.”

“Bere izaera proletarioagatik da errusiar iraultza hurrengo europar iraultzaren atarikoa dela.”

Lenin-ek 1917 1905eko ondorioez armatua hartzen du.

1917ko urtarrilaren 25a

Gerrak gutxienez 3 milioi errusiar ukitu ditu.

Okhrana-k (Tsarraren polizia politikoak) gerraren hasieratik ikatzaren kostua boskoiztu dela jakinarazten du. Eta elikagaien prezioa zazpi aldiz biderkatu da! Baina informe hori motz geratzen da: inflazioak Errusia gogor jotzen du eta langileek ezin dituzte arrautzak, haragia, azukrea, esnea edo frutak erosi. Ogia langileen jaki nagusia eta ia bakarra bihurtzen da.

“Umeak gosez hiltzen dira hitzaren zentzu literalenean” ohartarazten du Okhrana-ko agente batek. “Iraultza bat badago, gosearen matxinada izango da” Okhrana-ko agente bera.

1917ko urtarrilaren 26a

Petrogrado eta beste hiri handi batzuetan elikagaien gabezia dago. Bitartean, autoritateek fronteko tropak elikatzeko Petrogradorako elikagaien hornitzea moztea hausnartzen ari dira.

1917ko urtarrilaren 27a

Lenin:

“Bakearen eskuratzea soilik herrialde bakoitzeko burgesiaren uzkailtzearekin izango da posible. Kapitalismoak milioien sarraskitzea behar du bizirauteko.”

Langile familietako emakumeen ilara itzelak ogia prezio finkoan jasotzeko Petrogradon.

1917ko urtarrilaren 28a

Soldaduek, hornidurez gabetuak, badakite frontean egoera oso zail bati egin behar diotela aurre eta horrek beren adorean eragiten du.

Soilik gutxiengo bat sozialisten artean (boltxebikeak batez ere) ipini zen Gerraren aurka, gutxiengo hau gero eta ezagunagoa da soldaduen artean.

Zimmerwald eta Kienthal-ko Konferentziek gutziengo honen mugak erakusten dituzte: bakezaletasuna da nagusi. Lenin-ek gerra inperialista gerra iraultzailean bihurtzeko ikuspegia mahaigaineratu zuen.

1914tik greba-jarduera hazten doa.

1917ko urtarrilaren 29a

Entente Hirukoitzaren aliatuek Errusiako egoeraz kezkatzen dira. Petrogradora ordezkari britaniar, frantziar eta italiarrak iristen dira.

Milioi bat hildako eta 2 milioi gatibu baino gehiagorekin, armada errusiarra 2 urte eta erdi zail daramatza gerran. Mikhail Beliaiev Jeneralak Dimitry Shubaev Jenerala ordezkatu zuen Gerrako Ministerioan.

Lehen Mundu Gerra ez da soilik herrialdeen arteko liskar-agertokia, baizik eta benetako nazioarteko guda zibila.

1917ko urtarrilaren 30a

Lenin:

“Bakearen aldeko ganorazko borroka bat soilik herrialde guztietan sozialismoaren aldeko borroka iraultzaile batek eraman dezake aurrera.

Monopolioak, kapitalen esportazioa, kapital finantzariaren osatzea, kapital finantzariaren estatuaren erabilpena eta honekin integrazioa.

Potentziek, lehengaien eta merkatuen hornidura ziurtatzeko, munduaren banaketarako norgehiagokan ari dira. Gerrate mundiala, kapitalaren erregimenak bere zio historikoa bete duenaren aitortza da… ekoizpen-indarren garapena eta mundu mailako meraktuaren sorkuntza.

Tsarrak gobernutik funtzionario judutar guztiak kaleratzea eta soldaduak Soberiara bidaltzea agindu zuen.

1917ko urtarrilaren 31

Lenin:

“Bi koalizio beligeranteek gerraren izaera inperialista era harrigarrian adierazi dute.”

Militante iraultzaileen parte handi bat atzerrian erbesteratuak edo Siberian daude.