Apirileko Tesiak

Apirileko  Tesiak

Announcement Date: 4th apirila 1917

“Apirileko Tesiak”, otsaileko iraultza burgesaren eta Behin-behineko Gobernuaren ezarketaren ondoren boltxebikeek jarraitu beharreko estrategiaren hamar puntutako Leninek idatzitako laburpen baten izena zen. Apirileko Tesiek boltxebikeen estrategia iraultzailea markatuko zuten eta beharrezkoak izan ziren bai boltxebikeen barneko estrategia iraultzaile zuzen baten inguruko zalantzak uxatzeko (Kameneven de facto zuzendaritzapean izandako ordura arteko estrategia zalantzatia, horren adibide dugu), zein boltxebikeen eta alderdi burges-ttipi sasisozialisten (mentxebikeen eta eseristen) arteko bereizketa egiteko. Apirileko Tesien artean; guda inperialistarekin behin betiko eta berehala bukatzeko eta lantegien nazionaltzea bermatzeko, boterea Sobieten esku egon behar zela planteatzen zen eta horretarako Gobernu burgesa iraultzaz uzkailtzea beharrezkotzat jotzen zen. “Botere osoa Sobietentzat!” eskatzen zuen kontsigna Apirileko Tesietan formulatu zen.

Argazkian: Lenin, apirilaren 4an, idatziz “Apirileko Tesiak” argiratu aurretik, hauen edukia azaltzen zuen hitzaldi famatua ematen.