Alderdi Kadetearen ilegalizazioa

Alderdi  Kadetearen  ilegalizazioa

Announcement Date: 28th azaroa 1917

Azaroaren 28an Gobernu Sobietarrak Alderdi Kadetea legez kanpo utzi zuen. Arrazoia, kadeteek “Asanbladako Konstituziogilearen defentsarako” manifestazio kontrairaultzaile bat antolatu izan zutena izan zen (esan beharra dago baia ere kadeteak Urriko Iraultzaren ostean “Aberria eta Iraultza Salbatzeko Komitearekin” bat egin zutela, eta populazioari Sovnarkomen aginduak ez obeditzeko deialdia luzatu ziotela). Modu honetan, alderdi politiko kontrairaultzaile baten lehen ilegalizazioa gertatu zen.

Kadeteen gobernu berriaren kontrako jarrera argia kontuan izanik, behin-betiko urratsa, azaroaren 28an eginiko manifestazio bat izan zen, manifestazioa Asanblada Konstituziogilearen Defentsarako Batasuna deitutakoa taldeak (kadeteek batez ere) deitu zuelarik. Manifestazioa Tauride Jauregiaren parean gertatu zen, eta oposizioko prentsaren arabera 200.000 pertsona batu ziren, baina Orlando Figesek (prezeski boltxebikeen aldekoa ez dena) 50.000 pertsonara mugatu zuen kopurua. Manifestazio hau, azaroaren 20an Sovnarkomek Asanblada Konstituziogilearen irekiera azaroaren 28tik 1918ko urtarrilaren 5era atzeratzearen aurkako erabakia izan zen (momentu horretan, probintzia batzuetako emaitzen eta hauen zilegitasunaren inguruko eztabaida ematen ari zen).

Sovnarkomek egin zuen dekretuan, kadeteak “herriaren etsai” izendatzen zituen. Dekretu horretan esaten zenez, Alderdi Kadetearen zuzendariak herriaren kontrakoak ziren, eta Epaitegi iraultzaileen esku utzi zituzten. Tokiko kadeteekiko aritzeko eta hauek “Kornilov eta Kaledinen kontrairaultzarekin zituzten loturak” frogatzeko ardura tokiko Sobieten esku uzten zuten. Dekretua azaroaren 28ko gaueko hamar eta erdietan argitaratu zuen Sovnarkomek.

Horrez gain, Alderdi Kadetearen zuzendaritzako sei kide; Nikolai Astrov, Pavel Dolgorukov, Fiodor Kokoxkin, Sofija Panina, Fiodor Roditxev eta Andrei Xingariov atxilotuak izan ziren. Atxilotzerakoan, Leninek, Alderdi Kadeterean zuzendaritza “kontrairaultzaren Estatu Nagusia” zela esan zuen. Ezkerreko eseristek eta Novaia Zhizn egunkariak atxiloketak kritikatu zituzten.

Alderdi Kadetea Guda Zibila hasi aurretik legez kanpo utzitako alderdi bakarra izan zen.

(Goiko irudian Alderdi Kadetearen ilegalizazio-dekretuaren zirriborroa).