Alderdi Eseristaren hirugarren kongresua

Alderdi  Eseristaren  hirugarren  kongresua

Announcement Date: 23rd maiatza 1917

Alderdi Eseristak maiatzaren 25ean hasi zuen bere III Kongresua, hain juxtu koalizio Gobernua eratu eta hilabetera. Koalizio Gobernuak Petrogradeko Sobietak (orduan eseristek eta mentxebikeek dominatutakoak) onespena emanda sortu zen. Gobernu horren politika aurreko Gobernu liberalaren jarraipena zela ikusirik (batez ere gudari dagokionean, eserista asko aurreko urteetan gudaren kontra aritu baitziren), ezkerreko korronte batek kexak azaldu zituen. Ordezkari gehienak eskuinarekin (hau da alderdiaren zuzendaritzarekin) lerratu baziren ere, zatiketa bat nabarmendu zen, ezkerreko korronteak ponentzia ofizialarekiko antagonikoa den ponentzia alternatiboa aurkeztu baitzuen (bakea berehala sinatzea, Gobernu sozialista bat eratzea, lurraren berehalako banaketa –eseristek kontrolatu eta berriki egin zen Baserritar Sobieten Kongresuan ezezkoa jaso zuen porposamena), eta alderdiaren zuzendaritzaren arabera, korronte horren programak “boltxebike kutsua” zuen. Alderdiaren zuzendaririk ezagunenak; adibidez Txernov, Brexko-Brexkovskaia edo Avksentiev eskuin aldean kokatu ziren, baina militanterik gazteenek ezkerreko mozioa aurkeztu zuten. III Kongresu honen punturik nabarmenetako bat Aleksandr Kerenski Alderdi Eseristaren Komite Exekutiborako aukeratua ez izatea izan zen, honek Brexko-Brexkovskaiak Komite horretatik dimititzea ekarri zuelarik.