1917ko maiatzeko Kronstadteko adierazpena (altxamendua)

1917ko  maiatzeko  Kronstadteko  adierazpena  (altxamendua)

Announcement Date: 16th maiatza 1917

Kronstadteko itsas-armadaren hiri-baseko marinelek maiatzaren 16an hiriaren eta basearen kontrola Kronstadteko Sobietaren esku, eta ez Behin-Behineko Gobernuaren esku geratzen zela adierazi zuten. Hauxe izan zen Sobiet batek, langileen boterearen izenean Behin-Behineko Gobernuari modu argian boterea disputatu zion lehen aldia, hau da, “Botere bikoitzaren” logika proletalgoaren aldetik hautsi zen lehen aldia, eta Sobietak langile-ordezkaritzarako (eta beraz burgesiaren boterearen menpeko) organu soil bat ezezik, langile boterearen organu bihurtu zirena. Maiatzeko adierazpen horren aurretik Kronstadteko giroa oso iraultzailea zen: Martxoan fundatu zen Kronstadteko Sobietean langile boterearen aldeko alderdiak ziren nagusi (boltxebikeak eta hauen gertuko beste fakzioak, maximalistak kasu), eta apirilean Kronstadtera tropak mugitzeko baimena tokiko Sobietak eman behar zuela erabaki zuten. Ekainean, Petrogradeko Sobietak (oraindik mentxebikeen eta eskuineko eseristen esku zegoena), “legezko botererik gabeko Kronstadt demokrazia iraultzailetik at” uzten zuen dekretu bat onartu zuen. Hala ere, esan bezala, Errusiako Sobietetan boltxebikeek oraindik ez zuten gehiengorik, beraz, Sobietak ez zeuden boterea hartzeko asmoz, halaber, Kronstadt “uharte sozialista sobietar” bat (politikoki eta fisikoki) izan zen 1917ko Urriko Iraultza arte.