1917ko maiatzeko Baserritarren Sobieten Biltzar Nagusia

1917ko  maiatzeko  Baserritarren  Sobieten  Biltzar  Nagusia

Announcement Date: 23rd maiatza 1917

Maiatzean bildu zen kongresua, Errusia Osoko Nekazarien Sobietak bilduz, 1.115 ordezkarirekin (Errusia mailan biltzen zen lehen Sobieten Kongresua izan zen, Langileen eta Soldaduen Sobietena baino lehenago). Kongresu honetako ordezkari gehienak eseristak ziren, boltxebikeak gutxiengo txiki bat osatzen zutelarik. Kongresu honek ebazpen ofizial batean “Lurraren gaineko jabetza pribatua abolitzen da eta lur osoa nekazal komiteen ardurapean ezartzen da” aldarrikatu zuen, baina ebazpen hori betetzeko neurririk ez zuen hartu, eta Errusian gertatzen ari ziren lurjabe handien lurren okupazioa deitoratuz zuen “produkzioaren desoreka” eta “anarkia” ekarriko zituelakoan. Kongresuak eseristen eta batez ere hauen barneko eskuin-aldearen politika babestu zuen, kontuan izan behar da orduan eskuineko eserista bat zela orduan Nekazaritza ministro (Viktor Txernov), eta honek “Lurraren salmentaren gaineko debekua” ezarri zuen Asanblada Konstituziogilea deitu arte, baina lurra birbanatzeko neurririk hartu gabe. Kongresu honek Behin-Behineko Gobernua babestu zuen gudaren inguruko auzian baita, “gudaren aurreko egoerara” itzultzea proposatu zuen (autodeterminaziorik gabe), eta artean borrokan jarraitzearen alde egin zuen. Leninek agerpen bat egin zuen Sobiet honetan, eta lurraren desjabetzea proposatu zuen, ez jabetza pribatuan birbanatzeko, baizik eta herriari itzuli eta baserritarrek gozamenaren gaineko eskubidea izateko. Nikolai Avksentiev eserista izan zen Baserritarren Sobieten lehendakari aukeratua, Komite Exekutiboa eskuineko eseristek kontrolatzen zutelarik.