1917ko apirileko manifestazioak

1917ko  apirileko  manifestazioak

Announcement Date: 20th apirila 1917

1917ko apirilak 20an, Pavel Miliukov Behin-behineko Gobernuko Kanpo Arazoetarako ministro burgesak (demokrata-konstituzionalisten alderdikoak), Behin-behineko Gobernuak, tsarrak Ingalaterrako eta Frantziako inperialistekin sinatutako itunak errespetatuko zituela, eta beraz, Errusiak, langileak eta baserritarrak milaka hiltzen zituen guda inperialistan jarraituko zuela jakitera eman zuen (“Miliukov Oharra”). Horrek, Behin-behineko Gobernua burgesia inperialistaren ordezkaria zela adierazten zuen, beraz Errusiako langile eta baserritarren haserrea piztu zuen. Hurrengo egunean, Alderdi Boltxebikeak guda inperialistaren aurkako eta bakearen aldeko greba deitu zuen.

Langileek deialdi honi begi onez erantzun zioten; Petrogradoko manifestaldi erraldoian 100.000 langile baino gehiagok hartu zuten parte, eta Moskun, Uraletan eta beste hiri askotan, manifestaldi pila burutu ziren. Manifestaldi honen ondorioetako bat, Gobernuan eman zen krisia izan zen; ministro kadete batzuek (Miliukov berak barne) dimititu egin behar izan baitzuten. Ondorioz, “koaliziozko gobernu” bat eratu zen, hau da, alderdi burgesek (kadeteek batez ere) eta kontziliatzaileek (eseristek eta mentxebikeek) osatutako Gobernua. Burgesiaren ahuldadeaz baliatu beharrean, alderdi kontziliatzaileek kontrairaultzaile bezala jokatu zuten, burgesiari “langile-babes” bat emanez. Historiagileen arabera, euren jokabidearekin Iraultza Sozialista atzeratu egin zuten.

Argazkian: Fedor Linde, apirileko manifestazioetan FInlandski erregimenduari hitz egiten.