Koltxak, Aleksandr

Errusiar militar kontrairaultzailea. Gaztetan esploratzailea izan zen, Ipar Polora zenbait espedizio egin zituelarik. Geografoa ere izan zen eta Errusiako Geografi Elkarteko kide izan zen, espedizio garrantzitsuak egin zituelarik. 1905eko Guda Errusiar-Japoniarrean, japoniarrek preso hartu zuten, […]

Dutov, Aleksandr

Errusiar militar kontrairaultzailea, Orenburgko kosakoen buruzagia. Armada tsaristan karrera egin ondoren, I Mundu Gudan batailoi kosako batzuk zuzendu zituen. Otsaileko iraultzaren ostean joera politiko eskuindarreko erakundeetan parte hartu zuen. 1917.eko ekainean burutu zen kosakoen biltzar […]

Radek, Karl

Ukrainan jaiotako militante komunista. Gaztetatik, Alemania eta Poloniako mugimendu sozialistetan parte hartu zuen eta 1905eko iraultzan borrokatu egin zuen. Alderdi Boltxebikeko kide egin zen eta horregatik, Gobernuak erbesteratu egin zuen. 1914an, guda inperialistaren aurkako jarrera […]

Zinoviev, Grigori

Ukrainar militante sozialista; 1901ean Errusiako alderdi marxistan sartu zen, eta alderdia mentxebike eta boltxebikeen artean zatitzerakoan, azken hauekin lerrokatu zen. Alderdi Boltxebikearen militantzian hainbat eta hainbat urte eman zituen, eta pixkanaka-pixkanaka nabarmentzen hasi zen: 1907rako […]

Tsereteli, Irakli

Georgiar mentxebikea, 1903.ean errusiar marxistei batuko zitzaien, segituan mentxebikeen alde egin zuelarik. 1905eko iraultzaren ostean “likidatzaileen” ildoan (boltxebikeengandik erabat urrundu eta alderdiaren aparailu klandestinoa “likidatu” eta alderdi legal bihurtu nahi zuten aldean) kokatu zen. 1907.ean […]

Kamenev, Liev

Errusiar militante boltxebikea, Alderdiaren historiaren une politiko klabeetan Zinovieven aliaturik garrantzitsuena izandakoa. 1901.ean Errusiako Langileen Alderdi Sozialdemokratan izena eman zuen, eta hurrengo urtean alderdi hori zatitzerakoan, boltxebikeekin bat egin zuen. Laster, Alderdiarentzat lan egiteko, klandestinitatera […]

Krasnov, Piotr

Errusiar jeneral kosako tsarista. Armada tsaristan karrera egin ondoren, I Mundu Gudan, jeneral tituluarekin, zaldizko batailoi kosako batzuk zuzendu zituen. Behin-behineko Gobernuaren garaian Korniloven Estatu Kolpean parte hartu zuen eta Urriko Iraultza Sozialista gertatzerakoan, Kerenskik […]

Sverdlov, Jakov

Militante boltxebikea. 1917 urtearen aurretiko urteetan Errusia barnean geratzen zen boltxebikeen artean garrantzitsuenetakoa izan zen. 1914an atxilotua eta Siberiara erbesteratua izan zen, Stalinekin batera, 1917.eko otsaileko iraultzaren ondorioz aske geratu zelarik. 1917.eko apiriletik aurrea Alderdi […]