Xteinberg, Isaak

Letonian jaiotako abokatu eta kazetari eserista judutarra, ezker ildokoa. Familia judutar oso erlijioso batean jaioa, 1906an Moskuko Unibertsitatean Zuzenbidea ikasten hasi zen. Alderdi Eseristako kide egin zen, eta bere militantzia politikoagatik 1907an atxilotu eta deportatu […]

Txudnovski, Grigori

Ukrainan jaiotako boltxebike judutarra. Zuzenbide ikasketak egin zituen San Petersburgen. 1905etik Errusiako Alderdi Sozialdemokrataren kide, lehenbizi mentxebikeen fakzioan kokatu zen. 1910ean atxilotua eta Jenisei probintziara deportatua. 1913an Frantziara erbesteratu zen. Lehen Mundu Gudaren aurkakoa izan […]

Botxkariova, Marija

Errusiar militar nazionalista, Historia Garaikideko lehen emakumezko batailoi militar erregularra antolatzearren ezaguna. Tradizio militar eta nazionalista batetako familia batean Novgorod probintzian jaiotakoa, baina Siberia hazia. Oso karakter independenteko emakumea zen, 16 urterekin etxetik joan egin […]

Muraviov, Mikhail

Errusiar militar eserista, baserritar familia batean jaiotakoa. 1898an, 18 urte zituela Errusiako Armadan izena eman zuen, 1901an graduazioa lortu zuen junkerren eskola batetik. Armadan hasi zela, badirudi duelu batetan ofizial bat hiltzearren bi urteko kartzela […]

Miliutin, Vladimir

Militante boltxebike errusiarra. Irakasle familia batean hazitakoa, Zuzenbidea ikasi zuen, nahiz eta kazetari gisa ere ibili zen. 1903an egin zen Langileen Alderdi Sozialdemokrataren kide, hain zuzen ere alderdia bitan zatitu zen urtean. Bere jaioterri Kursk […]

Kaplan, Fania

Militante eserista, Lenin hiltzea saiatzearren ospetsu egin zen. Ukrainan jaio zen, familia judutar batean. Bere benetako izenaren inguruan zalantzak daude, badirudi Feiga Roitblat edo Roitman zela benetako izena, eta momenturen batean Fania Kaplan izatera aldatu […]

Xulgin, Vasili

Ukrainan jaiotako errusiar identifikazioko politikari, filosofo eta kazetari kontserbakorra.  Kieven jaio zen, intelektual ezagunen familia batean, bere familia Kievlianin (“Kievtarra”) egunkariaren jabe zen, eta Xulgin egunkari horri lotu zitzaion (1905ko iraultzan), gero bere ideien bozeramaile […]

Zasulitx, Vera

Errusiar mugimendu iraultzailearen beteranoetako bat eta errusiar marxismoaren hastaileetako bat. Txiki-txikitatik izan zuen hizkuntzak ikasteko erraztasuna. Gazte zela irakasle izateko asmoz Moskura joan zen ikastera eta han, bere ahizparekin batera, Netxaievek gidatutako zirkulu nihilistekin bat […]

Podvoiski, Mikola

Ukrainar jatorriko boltxebikea. Ukrainan jaio arren, militante politiko gisa, bere lehen urratsak Errusiako Jaroslavl herrian eman zituen. Apaiz izateko ikasi zuen, baina bere iharduera iraultzaileak zirela eta seminariotik bota egin zuten. Errusiar Langileen Alderdi Sozialdemokratako […]

Gots, Abram

Judutar jatorriko errusiar militante eserista. Familia aberats baina tradizio iraultzaile batetik etorritakoa zen, bere anaia Mikhail Gots militante populista izan zen. 1896an mugimendu iraultzailearekin bat egin zuen, zirkulu populistetan. Alemanian ikasitakoa, bueltan Alderdi Eseristarekin bat […]