Skvortsov-Stepanov, Ivan

Militante boltxebikea. Ogibidez irakaslea, Marxen eta Engelsen lanen itzultzaile izan zen. 1892tik langile mugimenduan egondakoa, 1896an Errusiako Langileen Alderdi Sozialistan sartu zen, eta 1904tik aurrera Alderdi Boltxebikeko militantea. 1905tik aurrera Borba (Borroka) egunkariko erredakzio komiteko […]

Koltxak, Aleksandr

Errusiar militar kontrairaultzailea. Gaztetan esploratzailea izan zen, Ipar Polora zenbait espedizio egin zituelarik. Geografoa ere izan zen eta Errusiako Geografi Elkarteko kide izan zen, espedizio garrantzitsuak egin zituelarik. 1905eko Guda Errusiar-Japoniarrean, japoniarrek preso hartu zuten, […]

Dutov, Aleksandr

Errusiar militar kontrairaultzailea, Orenburgko kosakoen buruzagia. Armada tsaristan karrera egin ondoren, I Mundu Gudan batailoi kosako batzuk zuzendu zituen. Otsaileko iraultzaren ostean joera politiko eskuindarreko erakundeetan parte hartu zuen. 1917.eko ekainean burutu zen kosakoen biltzar […]

Radek, Karl

Ukrainan jaiotako militante komunista. Gaztetatik, Alemania eta Poloniako mugimendu sozialistetan parte hartu zuen eta 1905eko iraultzan borrokatu egin zuen. Alderdi Boltxebikeko kide egin zen eta horregatik, Gobernuak erbesteratu egin zuen. 1914an, guda inperialistaren aurkako jarrera […]

Zinoviev, Grigori

Ukrainar militante sozialista; 1901ean Errusiako alderdi marxistan sartu zen, eta alderdia mentxebike eta boltxebikeen artean zatitzerakoan, azken hauekin lerrokatu zen. Alderdi Boltxebikearen militantzian hainbat eta hainbat urte eman zituen, eta pixkanaka-pixkanaka nabarmentzen hasi zen: 1907rako […]