Ulianova, Marija

Simbirsken jaiotako errusiar militante boltxebikea; Vladimir Leninen arreba gazteena.  Gaztetako protestak zirela eta, 1895an Bestuzheveko goi-mailako ikasketen ikastetxe batean ez zen onartua izan, eta Moskun ikasi behar izan zuen. 1898an Errusiako Langileen Alderdi Sozialdemokrataren kide egin zen. 1900tik aurrera, Iskra aldizkarian lanean ibili zen; Nizhni Novgorod, Saratov, Mosku, Kiev, Samara eta San Petersburgo hirietan lan iraultzailea burutu zuen. 1903an boltxebikeekin lerratu zen, eta Alderdiko idazkaritzan lan egin zuen. Urte horietan hainbat aldiz atxilotua izan zen: 1899an (Nizhni Novgorod hirira deportatua), 1901an (Samara hirira deportatua), 1904an eta 1908an. 1904 eta 1905 artean Suitzan egon zen erbestean. 1908an berriz joan zen erbestera, Frantziara, non Sorbona Unibertsitatean frantses Filologia ikasi zuen. 19010an Errusiar Inperiora bueltatu zen, hain zuzen ere, Finlandiako Terijoki hirira. 1912an bosgarren aldiz atxilotu eta Vologda probintziara deportatu zuten, 1915an aske utzi zutelarik. Erbestealdi honetan, Vologda probintziako boltxebikeen buru izan zen. 1917 urtea arte, Alderdi Boltxebikearen barne-antolakuntza departamenduan ibili zen.

1917ko martxotik 1929ran Pravda egunkariaren erredakzioan lan egin zuen. 1925tik 1934ra Alderdi Boltxebikearen Kontrol Komisioko kide izan zen eta 1932 eta 1934 artean Kontrol Komisioaren Lehendakaritzaren parte. 1935tik aurrea, Sobieten Komite Exekutibo Zentraleko kide aukeratu zuten. 1935an Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Komite Zentralerako aukeratu zuten. 1937an hil zen.