Slovatinskaia, Tatiana

Vilnan jaiotako militante boltxebikea. Abeslari eta musikari karrera hastekoa zen, baina gaztetatik, 1898tik, mugimendu iraultzailean hasi zen. 1905ean Alderdi Boltxebikean sartu zen; batez ere Alderdiaren aparatu klandestinoan lan egin zuen, Jelena Stasovarekin batera, batez ere. Alderdiaren buru garrantzitsuenen segurtasun arduraduna izan zen urteetan, batez ere Stalinen segurtasunarena. 1912 urtetik aurrera, Stalinen gertuko laguntzaile izan zen, honek Zvezda (“Izarra”) astekaria zuzentzen zuen artean. Stalin Pravdan idazten hasi zenean ere (1912ko azken hilabeteetan), Slovatinskaia bere laguntzaile zen oraindik. Hain gertuko burkidetza-harremana zuen Stalinekin, ezen 1913ko otsailean, Stalin atxilotua izan zenean, Slovatinskaia berarekin batera zegoela (Stalini deportazioan gehien lagundu zion pertsonetako bat izan zen). 1917an Alderdi Boltxebikearen Komite Zentralarentzat idazkari bezala egin zuen lan, Jelena Stasovaren ardurapean. Guda Zibilean parte hartu zuen. 1921 eta 1937 artean, Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Politburoaren idazkarietako bat izan zen, hain zuzen ere, Kontrol Komisioari zegokion idazkaritzan egin zuen lan. 1957an hil zen.