Oppokov, Georgi

Errusiar militante boltxebikea. 1903an Errusiako Alderdi Sozialdemokratako (marxistako) kide egin zen eta laster ildo boltxebikearekin lerratu zen. 1905ko iraultzan parte hartu zuen. Saratov hirian alderdi-lana egin zuen, eta geroago Petrogradeko eta Moskuko Komiteetako kide ere […]

Terextxenko, Mikhailo

Ukrainar enpresari, bankari, lurjabe eta politikari liberala. Bere familia, kosakoen ondorengoa, azukre-produkziozko enpresetan nabarmendu zen, eta arte bilduma handi bat zuen (arte museoen mezenas bezala ezaguna zen Terextxenko familia, eta Milhaiklo Terextxenkok Kieveko Musika-Eskola egiten […]

Raskolnikov, Fiodor

Militante boltxebike errusiarra. Ogibidez, karrerazko marinel. 1910tik Alderdi Boltxebikearen kide, urte horretan atxilotuan eta erbestera (Alemaniara) bidalia izan zen, hurrengo urteetan Errusiara itzuli eta berriz atxilotua izan zelarik (1913an aske utzi zuten). 1912tik Pravda egunkarian […]

Skobelev, Matvei

Bakun jaiotako errusiar politikari mentxebikea. 1903an Errusiako Langileen Alderdi Sozialdemokrataren kide egin zen, eta hortik gutxira mentxebikeen aldearekin lerrokatu zen. 1905ean, iraultzaren ondoko errepresioaren  presioz erbestera joan beharra eta, Vienara joan zen ikastera, eta han […]

Nikolaieva, Klavdija

Errusiar boltxebikea, langile familia batetako alaba, sindikalismoan nabarmendu zena. Lehen aldiz 1908an atxilotu zuten, 15 urte zituela, eta 1909an Alderdi Boltxebikeko kide egin zen. 1905eko iraultzan parte-hartze aktiboa izan zuen, eta 1917eko otsaileko iraultza arte […]

Xaumian, Stepan

Georgian (Tbilisin) jaiotako armeniar boltxebikea, merkatari baten semea. Kazetaria eta literatur kritikaria ere bazen. 1899an zirkulu marxista bat fundatu zuen, 1900an Errusiako Langileen Alderdi Sozialdemokratarekin bat egingo zuena. 1901an Vedenev Tbilisiko tren-konpainiaren zuzendaria eta langile […]

Bontx-Bruievitx, Vladimir

Errusiar boltxebikea, poloniar jatorrikoa (bere abizena polonieraz Boncz-Brujewicz idazten da). Topografia ikasketak egin ostean, 1892an militantzia politikoari lotzen zaio, hasiera batean sindikalgintzan, 1895ean marxismoarekin bat egin zuelarik (ziurrenik Lenin beraren eraginez, zeina 1894an ezagutu zuen). […]