Mezhraionka

Errusiar fakzio marxista, literalki, “Auzoen (barrutien) arteko taldea”, (mezh: artean edo artekoa, raion: auzoa edo barrutia; talde honen jarraitzaileen mezhraiontsi deitzen zitzaien); izen ofizialez “Sozialdemokrata Bateratzaileen Auzo-arteko Erakundea”. Talde hau 1913an sortu zen, 1912ko marxisten […]

Fofanova, Margarita

Militante boltxebikea gaztetatik, 1902 urtetik. 1903an lehen aldiz atxilotua izan zen. Perm, Arkhangelsk, Simferopol eta Ufa hirietan lan politikoa egiten ibilitakoa. Ogibidez, agronomian aditua. 1917an, otsaileko iraultzaren ondoren, Petrogradeko Sobietaren diputatu izan zen. 1917ko Uztaileko […]

Tsiurupa, Oleksandr

Ukrainar boltxebikea, ogibidez nekazal-ingeniaria eta estatistikalaria. 1891tik zirkulu marxistetan aktibo zelarik, lehen atxiloketa 1893an urtean jasan zuen Vozrozhdenie (“Berpiztea”) aldizkaria ateratzearren; eta 1895an eta 1902an berriz atxilotua izan zen. 1898tik Alderdi Sozialdemokrata (marxista) Errusiarraren kide. […]

Lvov, Georgi

Errusiar politikari liberala. Bere politikarako interesa, XIX mende bukaeran eta XX mende hasieran batez ere noblezia liberalak osatu zituen tokiko autogobernurako organoetan, zemstvo izenekoetan, hasi zuen. Errusiar-Japoniar gudan, zaurituak artatzen lagundu zuen. 1905ko iraultzarekin batera, […]