Alderdi burgesen kanporatzea

1918ko Herri Langile eta Esplotatuaren Eskubideen Adierazpena

IV. KAPITULUA

Urriko Iraultza baino lehenago eratutako alderdien listak oinarritzat hartuz, herriak oraindik esplotatzaileen aurka denak batera altxatu ezin zuenean, esplotatzaileek beren klase pribilegioak babesteko erabiliko zuten indar guztia zein zen ezagutzen ez zuenean, oraindik bere zeregina zen gizarte sozialistaren eraikuntza praktikan jarri ez zuenean, Asanblada Eratzaileak funtsezko oker bezala hartuko luke, ikuspuntu formalaz ere, botere sobietarraren aurka kokatzea. Funtsean, Asanblada Eratzaileak uste du, gaur egun, esplotatzaileen aurkako herriaren amaierako borrokaren une honetan, ez dagoela lekurik horientzako ezein botere organoetan. Boterea masa langileen eta haiek zilegitutako ordezkarien menpe egon behar du, diputatuen, beharginen, soldaduen eta nekazarien sobieten menpe. Botere sobietarra eta Herriaren Komisarioen Kontseiluko dekretuak babestean, Asanblada Eratzaileak deritzo, bere funtzio propioak gizartearen berregituraketa sozialistaren funtsezko oinarriak jartzera mugatzen direla. Era berean, Errusia osoko nazioen langile klaseen arteko aliantza aske eta boluntario, eta ondorioz sendo eta egonkorragoa, sortzeko bere asmoan Asanblada Eratzaileak bere funtzio propioak Errusiako Errepublika Sobietarren Federazioaren funtsezko oinarriak jartzera mugatzen ditu, nazio bakoitzeko behargin eta nekazariei utziz beren Sobieten Kongresu zilegitatuan independenteki erabakitzen uzten, ea gobernu federalean eta gainontzeko instituzio sobietar federaletan parte hartu nahi duten eta zein baldintzetan.

Irudia: “Botere guztia sobietentzat”, taringa bidez