Petrogradeko Goarnizioa

Petrogradeko goarnizioa, manifestazioan

Nahiz eta bai Otsailaren 28ko Sobietaren Lehen Ordenak, zein martxoaren 1eko Sobietaren eta Dumako Behin-Behineko Komitearen arteko akordioak, “tropak Sobietaren baimenik gabe frontera mugitzea” debekatu; ekain-uztailean, Sobietaren gehiengo mentxebike-eserista geroz eta gehiago Petrogradeko goarnizioa desegin eta frontera bidaltzearen aldekoa zen.

Petrogradeko goarnizioa ezkertiar bezala hartua zegoen, baina horrek ez zuen esan nahi unitate guztiak boltxebikeen alde berez zeudenik (nahiz egia izan boltxebikeen propagandaren eraginari malgu zitzaiola): adibidez, Uztaileko Eguneta, goarnizio honetako elementu batzuk Sobietaren Komite Exekutiboaren alde atera ziren, langile manifestarien kontra (hori bai, Sobietaren (eserista-mentxebikeen) aginduak jarraituz, ez Behin-Behineko Gobernuaren aginduak jarraituz).

Petrogradeko goarnizioak, batez ere baserritar jatorriko soldaduek sortutakoak, “Petrogradeko Baserritarren Sobieta” eratu zuen (argi dago Petrograden apenas zegoela baserritarik, soldaduek osatzen zuten Sobieta), Errusia Osoko Baserritaren Sobietaren politikarekin desados zeudelarik: Petrogradeko Baserritarren Sobietak lurraren banaketa berehalakoa eta indemnizaziorik ordaindu behar gabekoa proposatzen zuen, beraz, boltxebikeengana eta ezkerreko eseristengana hurbiltzen zen.

Boltxebikeek eta euren aliatuek, Petrogradeko goarnizioa disolbatzeko edota frotnera bidaltzeko saiakera ezberdinen kontra egin zuten.