Nikolaieva, Klavdija

Errusiar boltxebikea, langile familia batetako alaba, sindikalismoan nabarmendu zena. Lehen aldiz 1908an atxilotu zuten, 15 urte zituela, eta 1909an Alderdi Boltxebikeko kide egin zen. 1905eko iraultzan parte-hartze aktiboa izan zuen, eta 1917eko otsaileko iraultza arte bete bi aldiz atxilotu zuten. 1917an Rabotnitsa (“Emakume Langilea”) egunkariaren zuzendari izan zen. Egunkari honek garrantzia handia izan zuen boltxebismoa eta genero-askapena uztartzean, baina baita ere genero-auziez haratago: 1917ko uztailean Behin-Behineko Gobernuak Alderdi Boltxebikea jazarri zuenean, eta honen egunkari eta publikazioak (Pravda barrne) debekatu zituenean, Rabotnitsa izan zen boltxebikeen argitalpen jarrai bakarra (Leninen “Hiru krisi” artikulua egunkari honetan atera zen). Urriko Iraultzaren ostean Rabotnitsaren zuzendari izan zen 1924 urtea arte, urte horretan Alderdi Boltxebikearen Komite Zentraleko kide aukeratu baitzuten. 1924-25 artean Alderdi Boltxebikearen Antolakuntzarako Departamenduko kide izan zen, eta 1924 eta 1926 artean Alderdi Boltxebikearen Sindikatuekiko Harremanen Bulegoaren buru izan zen. 1930 eta 1933 artean kargu garrantzitsuago bat izan zuen: Alderdiaren masa-agitaziorako buru izan zen, eta 1936tik aurrera Sobietar Batasuneko Sindikatuen Batasuneko Idazkari. 1933an Leninen Ordena eman zioten. 1937an Sobiet Goreneko ordezkari aukeratu zuten, eta 1938an Sobiet Gorenaren Presidiumen kide. 1944an hil zen.