Slutskaia, Vera

Bielorrusiar boltxebikea. Ogibidez haginlaria zen, eta 1898an jada protesta iraultzaileetan parte hartzen zuen, urte horretan lehen aldiz atxilotua izan zelarik. 1901an Bund judutarraren kide egin zen, eta 1902an Errusiako Langileen Alderdi Sozialdemokratako (marxista) kide. 1903an, alderdi hau bitan zatitu zenean, boltxebikeen alde egin zuen. 1905ko iraultzan parte hartze garrantzitsua izan zuen, alderdiaren adar militarraren kide izan zelarik. 1909an erbestera egin zuen, Alemanian eta Suitzan bizi zen 1912an berriz itzuli zelarik. Errusian zela, hainbat aldiz atxilotua izan zen. Otsaileko Iraultzaren ostean, Petrogradeko Udal-Dumako kide aukeratu zuten boltxebikeen aldetik. Petrogradeko “Vasilevski Uhartea” auzoko komite boltxebikearen burua izan zen.Uztaileko Egunetan, Alderdiak manifestazioak zuzentzearen aldeko boltxebike apurrenetakoa izan zen. 1917ko uztail bukaeran Alderdi Boltxebikeak egin zuen VI Biltzar Nagusian, alderdiaren ezker muturrean kokatu zen, altxamendu armatuaren alde eginez. Urriaren Iraultza Sozialistaren osteko egunetan, urriaren 30ean hil zen Petrograd Kerenski-Krasnov matxinadaren aurrean defendatzen ari zela: konkretuki sueten eguna zen, et kubakietara zihoala, Pulkovo eta Tsarskoie Selo artean, tren blindatu batetik bere autoaren kontra tiro egin zuten. 1918 eta 1944 artean, Leningradetik gertu dagoen Pavlovsk hiria “Slutsk (Pavlovsk)” deitu zen bere omenez, errusiar iraultzaile baten omenez izena aldatu zuen lehen hiria izan zen Pavlovsk.