Jedinstvo

Jedinstvoren egunkaria, izen berekoa. Ikus egunkariak “Errusiako Langileen Alderdi Sozialdemokrataren organu” bezala izendatzen duela bere burua.

1914an errusiar marxismoaren baitan sortu zen korronte txiki bat izan zen, bere buru Georgi Plekhanoven (Errusian marxismoan lehen aldiz hedatu zuena) izenarekin oso lotua zegoena. Hasieran, 1912an Langileen Alderdi Sozialdemokrata (marxista) bitan zatitzerakoan, bi korronteak birbatzeko asmoz sortu zen korrontea (Jedinstvo hitzak errusieraz Batasuna esan nahi du). Hala ere, laster Guda inperialista piztu zenean, Jedinstvo oso gogor jarri zen guda honen alde, mentxebikeen eskuinean kokatuz. Fakzio txiki bat izaten jarraitu zuen, izan ere, mentxebikeen artean gudaren alde paratu ziren Aleksandr Potresoven jarraitzaileak erakartzeko ere ezgai izan zen. 1917tik aurrera, langile mugimenduaren eskuin-aldean kokatu zen, hainbesterainokoa izan zen burgesiarekiko zuen hurbiltasuna, ezen beste alderdien erretxazoa nabaritzen zuen (“sozialista” izendapena behin baino gehiagotan zalantzan jartzen zioten). Guda inperialista “garaipen osora arte” jarraitzearen aldekoa zen eta edozein bake-akordioren aurkakoa zen. Urriko Iraultzaren ostean Jedinstvoren egunkaria (izen berekoa) itxi egin zen, irakurle oso gutxi zituelako, eta Asanblada Konstituziogilerako hauteskundeetan oso boto kopuru txikia lortu zuen. 1918an alderdiak existitzeari utzi zion.

Georgi Plekhanovez gain, Jedinstvoren beste buru ezagun batzuk Vera Zasulitx, Nikolai Iordanski eta Grigori Aleksinski (hau boltxebikeen kontrako akusazioetan nabarmendu zen) izan ziren.