Avksentiev, Nikolai

Errusiar eseristen buruetako bat. Gaztetan atzerrira jan zen ikastera, Heidelberg hirira, eta han beste ikasle errusiar batzuekin batera intelektual eseristen zirkulu bat osatu zuen. 1905an San Petersburgoko Sobietaren lehendakariorde izan zen, baina iraultza honek porrot egin zuenean, erbestera joan behar izan zuen. 1907an Alderdi Eserisatren Komite Zentraleko kide aukeratu zuten. Avksentiev Alderdi Eseristaren eskuineko adarrean kokatu zen:  Duman parte hartzearen aldekoa izan zen, eta 1914an, guda inperialistaren hastearekin bat, Errusiak guda horretan parte hartzearen alde egin zuen. 1917ko apirilean Errusiara itzuli zen, eta Alderdi Eseristaren pertsonarik garrantzitsuenen artean egon zen, alderdiaren eskuineko adar “ofizialista” babestuz (Gudan jarraitzearen aldekoa eta koalizio-Gobernuaren aldekoa), Aleksandr Kerenskiren laguntzaile garrantzitsua izan zen. 1917ko maiatzean, Errusia Osoko Nekazarien Sobieteko lehendakari izan zen; postu horretatik Iraultza oztopatzen saiatu zen. 1917ko uztail bukaeran, Kerenskiren Behin-behineko Gobernuko Barne ministro izendatu zuten, Irakli Tsereteli mentxebikearen ordez, iraila arte egon zen postu horretan, eta bertatik nekazarien lur okupazioak erreprimitu zituen, are desjanbetzetan inplikatutako Nekazal Komiteetako kideak atxilotzeko agindua eman zuen (Barne Ministro izatez gain, Baserritarren Sobieten lehendakari zelarik eman zituen agindu hauek). 1917ko urrian, Errepublikaren Kontseiluko (Aurre-parlamentuko) lehendakari izendatu zuten. Urriko Iraultza Sozialistaren ondoren, antiiraultzaile amorratu bilakatu zen; Asanblada Konstituziogilearen izenean Iraultzaren aurkako matxinada zuriak zuzendu zituen, esaterako junkerren matxinada edo Kerenski-Krasnov matxinada (1917an oraindik eskuineko eseristen alderdiak eta euren lider Txernovek matxinadara joatea zalantzaz ikusten zutenean, Avksentievek matxinada hauekin bat egin zuen) eta horregatik, azaroaren 17an atxilotua izan zen. 1918an Omsk hiriko Gobernu pro-kapitalista batean hartu zuen parte: Errusia Osoko Behin-Behineko Gobernuan. Gobernu hau beste Goberna zuri batek,Koltxak jeneralaren Gobernuak Estatu-kolpez ordeztu zuenean, Avksentiev egun batzuez atxilotua egon zen. Presoalditik askatzerakoan erbestera joan zen, Parisera lehenbizi, eta 1940an naziek Frantzia inbaditzerakoan, AEBra. Han hil zen 1943an.