1918-ko Adierazpen Aurkezpena

1918ko Herri Langile eta Esplotatuaren Eskubideen Adierazpena

Estatuen konstituzioak garai eta jerdarte zehatz baten klase-borrokaren oreka puntuaren ebidentzia esanguratsuenetarikoak dira. Zentzu honetan, Herri Langile eta Esplotatuaren Adierazpenak garrantzia aparta du, 1918ko urtarrilaren 12an Errusia osoko Sobieten III Batzarrak berretsitakoa berriki gertatutako Urriko Iraultzaren adierazpen gisa, gizateriaren historiako lehen behargin-estatuaren Konstituzioaren (1918ko uztailean onartutakoaren) nukleotzat har baitaiteke. Garrantzia hori are gehiago handitzen da gaur egun, anbiguetate garaiotan, non langile klaseari uneoro Aginagako izenez Frantziatik ekartzen zaion, “justizia soziala”, “birbanaketa”, “ongizate estatua”… Sozialismoaren ordez, garbiro iraultzaileak eta behargin-boterearen eraikuntza errealekoak diren prozesuak sinpleki halakoak ez diren beste batzuetatik desberdintzea ahalbidetzen du. Horregatik K17 ekimenak 1918ko adierazpenaren argitaratzea bere gain hatzen du, aldizkakoa eta artikuluz artikulu, behar den bezala irudiztatua eta itzulia.