Kerenski, Aleksandr

Errusiar eserista. Hasieran, antzerki-aktore izan nahi zuen, baina 1905ko “Igande Odoltsuak” mugitu zuen politikara. Kerenski, nahiz eta “sozialista” bezala definitu, ez zen klandestinitateko alderdietan inplikatu “oposizio legala” nahiago izan zuelarik. 1912an, Duman (legebiltzarrean; hala ere legebiltzar hau zeharkako bozka ponderatuz aukeratzen zen, ez zuzeneko bozka unibertsalez) sartu zen, “trudoviken” (laboristak, joera ezberdinetako, baina batez ere eseristen hurbileko sozialistak batzen zituen plataforma legala) legebiltzarkide gisa. Postu horrek ospe handia ekarri zion, batez ere hizlari gisa. 1914an gudaren aurka agertu zen, hala ere posizio bigun bat izan zuen.Bere postura, Duma (eta ez langileak ez Sobietak) “iraultza demokratikoaren” buruan ezarri nahi izatea zen.

1917ko otsailean Behin-behineko Gobernuan postu bat onartu zuen, Justizia ministroarena. Kargu hori izateko, aldi berean birsortu zen Petrogradeko Sobieteko zuzendarietako bat izatean (lehendakariordea zen) eta Dumako pertsona ezagunenetako bat izatean zetzan –honetan Otsaileko Iraultza egin zuten bi klaseak, burgesia eta langileriaren sektore erreformista ordezkatu ahal zituen-. Honela, praktikoki, “iraultzaren pertsonifikazioa” bihurtu zen Hala ere, esan beharra dago, kargu hori hartzeko zilegitasun urria zuela, Sobieta eta Alderdi Eserista momentu horretan Gobernuan parte-hartzearen kontra zeudelako (Kerenskik dimisioa ematea eskaini zuen Sobietaren aurrean, erakunde hau bera Gobernuan sartzea onartzea behartuz, keinu demagogikoa izan zen). “Apirileko Krisiaren” ostean, Maiatzaren 2an koaliziozko Gobernua eratu zenean –hau da, Sobietak bere ordezkariak Gobernu burgesean sartzea onetsi zuenean- Kerenski Guda Ministro izatera pasa zen, dimisioa eman zuen Miliukoven ordez. Kerenski “defentsismo iraultzailea” zeritzonaren aurpegi nagusia izan zen; hau da, tsarraren pean “guda inperialistaren kontra” egondako eta “demokraziaren pean”; “iraultza demokratikoaren pean”, guda inperialista justifikatzera pasa ziren sozialisten jarrera pertsonifikatzen zuen, “guda askatasunaren izenean” egitearen aldekoa baitzen. Guda ministro bezala, Armadaren komandante gisa Mikhail Alekseieven postuan Aleksei Brusilov ezarri zuen (Sobietekiko eta ideia demokratizatzaileekiko hurbilagoa zena), eta 1917.eko ekainerako ofentsiba handi bat prestatu zuen, ofentsiba horrek porrot egin zuelarik, eta horrek soldadu asko boltxebikeengana erakarri zituelarik. Guda Ministro bezala, maiatzean “Soldaduen Eskubideen Adierazpena” indarrean jarri zuen, martxoko “Lehen Zenbakidun Ordena” zelakoarekiko atzerapausu bat zelarik (ofizialek soldaduei zigor fisikoak aplikatzeko aukera berrezartzen zuen). Kerenskiren Gobernu-lanak gero eta mesfidantza handiagoa sortzen zuen sozialisten artean, bai Sobietar Gobernuaren aldekoen artean zen koalizio-Gobernuaren aldekoen artean: Alderdi Eseristak bere III Kongresuan ez zuen Komite Exekutiborako aukeratu.

1917ko Uztaileko Egunen ostean, Gobernuburu izan zen, Georgi Lvov kadetea ordeztuz. Bere ustea, bera Gobernuaren burutzara igotzean fakzio guztiek onartuko zutela zen, baina kontrakoa gertatu zen. Kerenski postu horretarako, burgesiak Alderdi Boltxebikea jazartzeko eta Sobietaren aurka gogor egiteko zilegitasuna uste zuelako proposatu zuen. Bere lehen egunetan, boltxebikeak jazarri eta ilegaltasunaren ertzean jarri zituen. Armadaren komandante postuan, Brusiloven ordez Lavr Kornilov jenerala ezarri zuen: izendapen honen atzean, egoera ezberdinean bazen ere, maiatzean Brusilov izendatzearen arrazoi bera zegoen, motibazio politikoa (Korniloven jatorri apala otsaileko iraultzaren ideialekin bat zetorren, eta bere programa atzerakoia eta errepresiboa –Brusilovekin alderatuz- burgesiaren momentuko eskakizunekin). Kornilovekin batera, Guda ministro-orde Boris Savinkov eserista izendatu zuen.

Abuztuan, Lavr Kornilov jeneralarekin Sobietaren eragina deuseztuko zuen diktadura militar bat ezartzea adostu zuen, plan honek zirkulu burgesen babesa zuen Hala ere, azken momentuan gaizkiulertuak edota inbiriak medio, Kornilov plan hori babesten zuten zirkuluetan ospetsuagoa izan ahal zelako –abuztuan Moskun burututako Estatu-konferentziak Korniloven arrakasta eta Kerenskiren zalantza ekarri zituen- Kerenskik Kornilovek postutik ken zezakeela uste zuen, eta azkenean, Kornilov Kerenskirekin batera adostutako Estatu-kolpea ematen ari zela, Kerenskik atzera egin eta langileak eta Sobieta “iraultza defendatzera” deitu zituen. Maniobra honek Kerenski politikoki ahuldu egin zuen indartu ordez (Alderdi Eseristatik kanporatua izateko zorian egon zen), eta legalitatearen mugan zeuden boltxebikeek ospe handia irabazi zuten, hauek izan baitziren Behin-behineko Gobernu burgesa eta kontrairaultzaren arriskuaren arteko lotura salatu zuten alderdi bakarra (denbora luzea zeramatzaten burgesia kontrairaultza prestatzen ari zela, eta hura ekiditeko modu bakarra Sobietek boterea hartzea zela). Abuztu bukaeran deitu zuen Konferentzia demokratikoa beste porrot bat izan zen.

Urriko Iraultzak bere Gobernua uzkaili zuen, eta hurrengo egunean, Piotr Krasnov jeneralarekin boterea armez berreskuratzeko saiakera bat egin zuen. Altxamendu honek bost egun iraun zituen (bai hiri barneko tropa batzuen altxamendua zein Krasnoven hiri kanpoko tropen bidezko erasoa bilbatzen zituen altxamenduak). Porrot honen ostean, Frantzian erbesteratu zen. 1941an, erbestetik, gudan SESBen aldeko jarrera izan zuen. 1970an New Yorken hil zen.