Uritski, Moisei

Ukrainan jaiotako boltxebike judua. 1897.an izan zen lehen aldiz atxilotua. Hasieran Bund alderdi sozialista judutarrean aritu zen, eta 1903.ean mentxebikeekin bat egin zuen. 1905an erbestera joan zen, eta 1914an berriz egin zuen. Bertan errusiar marxismoaren bi adarrak (boltxebikeak eta mentxebikeak) batzeko ahaleginera eman zen, gudaren eta hau justifikatzen zuten sozialisten aurkako plataforma baten oinarrian. Mezhraionka taldeak boltxebikeekin bat egiterakoan egin zuen bat alderdi honekin, 1917ko uztail bukaeran hain zuzen (Alderdi Boltxebikearen VI Kongresuan). Urriaren 10eko Komite Zentral Boltxebikearen batzar erabakigarrian parte hartu zuen. Petrogradeko Sobietaren peko Komite Militar Iraultzailearen kide izan zen. Txekaren (Kontrairaultzaren eta Espekulazioaren Aurkako Borrokarako Ohizkanpoko Komisioa) sortzaileetako bat izan zen, eta 1918ko martxoan Petrogradeko Txekaren adarraren burua baita. Brest-Litovskeko akordioa sinatzearen kontrakoa izan zen, eta “ezkerreko komunisten” fakzioan kokatu zen, hauen aldizkari batean ere kolaboratu zuelarik, honela Komite Zentraletik dimititu egin zuen (1918eko erdian Guda Zibila hastean itzuli zen). 1918.eko abuztuan hil zuen eserista batek, hain zuzen ere Fania Kaplanek Lenin tirokatu zuen egunean.