Dutov, Aleksandr

Errusiar militar kontrairaultzailea, Orenburgko kosakoen buruzagia. Armada tsaristan karrera egin ondoren, I Mundu Gudan batailoi kosako batzuk zuzendu zituen. Otsaileko iraultzaren ostean joera politiko eskuindarreko erakundeetan parte hartu zuen. 1917.eko ekainean burutu zen kosakoen biltzar nagusiko lehendakari aukeratu zuten. Urriko Iraultza Sozialista eta gero, bere menpeko Orenburgko armada kosakoa Siberiako kontrairaultzaren buru zen Aleksandr Koltxak jeneral zuriaren esanetara jarri zuen. Txekoslovakiar Legioaren laguntzarekin zenbait hiri konkistatu zituen; baina 1920an, Koltxaken armada garaitua izan zenean, Txinara erbesteratu zen. Bertan, 1921ean, Mahmud Khadzhamirov izeneko militante boltxebike iraultzaile batek hil egin zuen.