Stasova, Jelena

Errusiar militante boltxebikea, 1895. urtetik iraultzaren kausari emana. 1898.ean marxistekin bat egin zuen, eta 1902.eko zatiketa garaian boltxebikeekin lerratu zen, alderdiaren militante liberatu bihurtuz. Antolakuntzareko dohain apartak zituenez, San Petersburgoko adarraren “idazkari tekniko” egin zen, hau da, zelula horren lan logistiko klandestino guztia (egunkarien banaketa, inprimaketa, mezuak eta gutunak pasatzea, batzar-tokiak bilatzea eta abar) bere eskuetatik pasatzen zen. 1905.ean Suitzara ihes egin behar zian zuen, baina 1906ean Errusiar Estatura itzuli zen, Tbilisira (Georgia), non Irakaskuntza Eskola bat zuzendu zuen. 1912an, Komite Zentral Boltxebikearen kide aukeratu zuten, eta urte horretan bertan, polizia tsaristak infiltratu bati esker ia zuzendari boltxebike denak atxilotu zituenean, Stasova izan zen Alderdia nola edo hala berreratzeko ardura izan zuena. Alajaina, 1913an atxilotua izan zen, 1916an ihes egitea lortu zuelarik. 1917ean berriz Komite Zentral Boltxebikearen Idazkari kargurako aukeratu zuten (postu hori sortu berria izan zen, beraz, Stasova izan zen boltxebikeen lehen Idazkaria). Postu hori izan zuen Iraultzaren urterik erabakigarrienetan, ahalik eta 1920ean dimititu zuen arte (Komite Zentraleko postutik baita). Horrez gain, 1918an Txekaren zuzendaritzako kide izan zen, eta 1919.ean Alderdiaren Antolakuntzarako Bulegoko (Orgburo) kide. 1921.ean Internazional Komunistaren ordezkari gisa aritu zen Alemanian, 1926 urtea arte. 1927 eta 1937 urteen artean Nazioarteko Laguntza Gorriaren zuzendariorde eta Sobietar Ordezkaritzaren buru izan zen. Lan horretan zegoela, 1935ean, Internazional Komunistak, erakunde honen Nazioarteko Kontrol Komiteko kide aukeratu zuen, eta kargu hori mantendu zuen 1943an Internazionala desegin arte. 1938 eta 1946 artean Internatsionalnaia Literatura (Nazioarteko Literatura) aldizkariaren zuzendari zian zen. 1946an erretiratu zen. 1966an hil zen, 93 urte zituela.