Protagonistak atalaren aurkezpena

K17ren eginkizunen artean dugu Iraultzaren inguruko jakintza hedatzea, eta hori dela eta, atal hau hasi dugu, web honen irakurleak 1917ko Iraultzan zehar alde, kontra edo bi posizioen tartean parte hartu zuten pertsonaiarik ezagunenak ezagutu ditzan.

Atal honetan, bai boltxebikeak zein beste alderdietako pertsonaiak topatuko ditu irakurleak. Prosopografia labur honen bidez, bakoitza nor zen eta non zegoen azaldu nahi dugu, gida labur baten gisa.

Arreta berezia emango diegu emakume boltxebikeei; kontuan izanik, 1917ko iraultzak, bere testuinguruan, emakumeentzat aurrerapen handia suposatu zuela, eta baita ere ohikotan emakumeak historian zein historiaren kontakizunean bigarrengoratuak izan direla. Beraz, 1917aren filosofia ohoratzeko modu bat da emakumearen papera ezagutaraztea, eta gu ere horretan saiatuko gara.